Zona privada



GOI MAILAKO SASKIBALOIA BUELTAN DA

Sábado, 12 de Enero de 2013 11:30 Aratz Losada
Imprimir PDF

Saskibaloi zaleei luze egingo zitzaien seguraski EBA mailako gabonetako atseden hau. Ia hilabete luzez -abenduaren 15etik-, geldi egon baita txapelketa. Dena den, gabonetako atsedenaldia atzean utzita, kirol urte berria gaur bertan estreinatuko du Natra Oñati Aloña Mendi taldeak. Ligako 9. jardunaldi honetan, Megacalzado Ardoi talde Nafarraren aurka jokatuko dute Eneko Blancoren mutilek. Hitzordua, arratsaldeko 18:00 izango da Zubikoako Kiroldegian.

alt

Hilabeteko geldialdi luze bat igaro ostean, goi mailako saskibaloi gosez izan dira Oñatin eta gose hori asetzeko aukera ezinhobea izango dute gaur arratsaldean Natra Oñatiren jarraitzaileak. Izan ere, Abenduaren 8az geroztik, ez baitute beraien taldea zuzenean ikusteko aukera gehiagorik eduki. Orduko hura oso ondo amaitu zen. Etxeko azken partiduan, oñatiarrek Goierri taldea goitik behera menderatu zuten (88-73) eta bide batez, agur bikaina eman zioten Zubikoan 2012 urteari. Baina hori ez zen pasaden urteko azken partida izan derbia irabazi ondoren, abenduaren 15ean, Valladoliden ere garaipen handia lortuta (62-81) era ezin hobean agurtu zuten eta Aloña Mendiko historia liburuetan gordeko den 2012. urtea.

Dena den, iraganean egindakoaz bizitzerik ez dagoenez, orainera etorri eta berriz ere partidaz partida erakutsi beharko du, inoiz baino gehiago, talde gorritxoak lidertzan egotearen motiboa zein den. Hori da hain zuzen ere estreinatu berri dugun urte honetarako taldeak ezarri duen erronka. Iaz emandako maila berrestea hain zuzen ere. Ez da erraza izango, baina lana horretarako egiten da. Jakinekoa da askotan dinamika positibo batean sartuta egoten diren taldek, ez dutela batere gustoko horrelako geldialdi luze bat, erritmoak apurtu eta dinamikak erortzeko aukerak izaten direlako, baina hori ezeztatzea ere, beste erronka potolo bat izango da Natra Aloña Mendirentzat.

 

AURKARI GAIZTOA

Gaur arratsaldeko aurkaria, benetan arriskutsua izango da. Sailkapenari dagokionez, inungo estuasunik gabe etorriko dira naparrak oñati aldera. Are gehiago, 2012. urtean jokatu zituzten azken lau partidak jarraian irabazi zituzten eta honi liderraren etxean jokatzearen motibazio extra gehitzen badiozu, oso kontutan hartzeko taldea bilakatzen du Megacalzado Ardoi taldea. Iñigo Zabaleta kapitainak ostegunean Oñati Irratian azaldu zuen bezela "inungo presiorik gabe etorriko dira, eta horrelako taldeen aurka asko sufritu dugu aurtengo denboraldian".

Gainera ziurrenik oñatiarrekiko gogo berezi bat ere izango dute naparrek izan ere, aurredenboraldian bi aldiz neurtu zitutzen indarrak bi taldeek eta bietan, diferentzia gutxigaitik izan bazen ere, Natraren alde erori zen balantza. Izar edo zenbaki haundirik gabeko jokalariz osatutako taldea dela esaten ausartuko ginateke, baina hori da hain zuzen ere, Nafarren bertuterik hoberena; TALDEA. Plantilla oso orekatua dute eta jokalari guztiak dira kapaz errotazio minutu honak emateko.

 

ASIER DE LA IGLESIA BAJA DENBORALDI BATERAKO

Talde oñatiarrari dagokionean, baja garrantzitsu bat izango du Eneko Blanco entrenatzaileak datozen jardunaldietarako. Pasaden larunbatean, Ainhoa Lazkanoren omenezko partiduan taldeko erreferenteetako bat den Asier De la Iglesiak orkatilla biurritu zuen eta astean zehar egin dizkioten proba ezberdinek, baieztatu dute hirugarren graduko biurritu gogor bat daukala eta errekuperazio plazoek agintzen dutenez, hilabete inguru eman beharko du kantxetatik kanpo pibot Urretxuarrak (argazkian ikus daiteke Asierren orkatilaren egoera asteazkenean bertan egindako argazki batean).

Gainontzeko jokalariak zorionez, izan dituzten arazo txikietatik ondo sendatu eta gaurkoan Blancoren aginduetara izango dira. Aipatzekoa De la Iglesiaren baja, betetzeko bigarren taldeko Ibai Osa, deialdian sartu duela entrenatzaile oñatiarrak.

alt

 

BI PARTIDA JARRAIAN ZUBIKOAN

Hiru jardunaldi besterik ez dira gelditzen lehen itzulia bukatzeko eta oñatiarrek aukera ezin hobea daukate goiko postuak mantendu eta posible izanez gero, bigarren eta hirugarren sailkatuekiko diferentzia areagotzeko. Datozen bi jardunaldiak etxean jokatuko baititu Ardoi eta UPV taldeen aurka. Lehen itziliko azken partidua berriz, kantabria aldean izango da Pas Pielagosen aurka. Beraz, berriz ere kantxa faktorea oso garrantzitsua izango da datozen bi aste hauetan. Orain arte bezela zaleek ere bere garrantzia izango dute bereziki etxeko bi partidu hauetan. Inork ez dauka zalantzarik eta gaurkoan ere seigarren jokalari horren presentzia ezinbestekoa izango da garaipena lortzeko.

 

AUPA ALOÑA!!

Última actualización el Miércoles, 16 de Enero de 2013 17:47