Zona privada



Aurrez Aurre...IMANOL CECIAGA-rekin

Martes, 15 de Enero de 2013 10:02 Aratz Losada
Imprimir PDF

alt

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako bigarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista IMANOL CECIAGA izango da. Hona hemen, antolatzaile arrasatearrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

 

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Imanol
Abizenak: Ceciaga Goyena
Jaoitze data: 1990ko urriaren 5ean
Jaioterria: Arrasate

Dorsala: 5
Postua: Antolatzailea
Altura: 1,88 m
Pisua: 71 kg



1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

Nire lehen oroitzapenak aitarekin dira, gogoan daukat etxe azpiko saskian orduak eta orduak pasatzen genituela. Dena den, praktikatu nuen lehenengo kirola futbola izan zen, nire amak errealitatea zein zen erakutsi zenidan arte (pakete hutsa nintzela esan zidan). Horregaitik saskibaloian hastea erabaki nuen.

Gezurra dirudien arren, Iagoba Gamarra izan zen nire lehenengo entrenatzailea. Zeinek esango luke orduan bere taldekidea izango nintzenik!! Argi dago ez zidala bera bezala jaurtitzen irakatsi…zoritxarrez.



2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Ikusi dudan jokalaririk aipagarriena eta nire idoloa dudarik gabe, Jason Williams (chocolate blanco) da. Hau irakurtzen duzuenei gomendatzen dizuet youtuben bere bideo ezberdinak bilatzea. Bestalde, sekula ikusi dudan jokalaririk onena Allen Iverson izan da.



2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez naiz oso maniatikoa egia esateko, baina partidu txar bat jolasten dudanean, erabili ditudan galtzerdiak ez ditut berriro ere erabiltzen.



3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

RAP-a entzutea gustatzen zait, normalean amerikarra. Adibidez, Gorka Kintana eta biok Oñatira partidutara joaten garenean, nik egindako CD bat entzuten dugu partidura motibatuta heltzeko.



4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Momenturik onenak, juniorra nintzenean Gipuzkoako txapelketako finalerditan kategoriako ekiporik gogorrenari irabaztea eta Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketa jolastea. Horiek izan dire dudarik gabe nire ibilbideko momenturik onenak

Txarrena berriz, Gipuzkoako txapelketa berdinean, finalean puntu bakarratik galtzea izan zen. Nik azkeneko segundoan irabazleak egingo gintuen jaurtiketa huts egin nuen gainera. Juniorretan jolastu nuen azkeneko partidua izan zen eta malkoak eta dena bota nituen bertan, oso markatuta daukat momentu hura.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Natra Oñatiren zaleek ekipoarekin bi astetik behin gozatzea, eta orain arte gertatu den moduan, harmailak beteta ikustea. Eta eskatzekotan, nire bihotzeko ekipoak,(Oñatiren ostean noski) Bilboko Athletikek aurreko urteko pozak ematea, nahiz eta zaila izango den.

Última actualización el Lunes, 21 de Enero de 2013 17:55