Zona privada



ERREGE KOPARA ALOÑA MENDI ETA SUSTRAIri ESKER

Miércoles, 16 de Enero de 2013 14:44 Aratz Losada
Imprimir PDF

Datorren otsailaren 7tik 10era ACB ligako Errege Kopa jokatuko da Gasteizen. Aloña Mendiko saskibaloi sailak, SUSTRAI Fruta Dendaren laguntzari esker, Errege Kopa guztia DOAN ikustera gonbidatuko ditu Natra Oñatiko bi zaletu. Bono bikoitz bat oparituko baitu hile bukaeran egingo den zozketa batean.

Lehiaketaren funtzionamendua oso erraza izango da. Larunbat honetan, Natrak UPV Alava taldearen aurka jokatzen duen partidan, zaletuei argazki originalak ateratzea eskatuko zaie (argazki kamaraz, mugikorraz…). Argazki hauek kiroldegian eginak izan beharko dira eta gaia bakarra izango da; ALOÑA MENDI SASKIBALOIA.

Beraz bakoitzak duen habileziaren arabera, nahi adina argazki atera ahal izango ditu (harmaileko giroa, jokalariekin argazkiak, kuadrilen argazkiak, maskotarekin argazkiak…). Ondoren, argazki hauek  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera bidali beharko dira egilearen izen abizenak eta telefono zenbaki bat zeaztuz. Argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 26 izango da. Ondoren, klubeko zuzendaritzak eta argazkilaritza munduko aditu batek, jasotako argazki denak aztertu eta guztien artean onena aukeratuko du.

Azkenik, argazki onena egin duen zaletuaren izena urtarrilaren 29an jakinaraziko da, klub-eko web orria eta inguruko komunikabideen bitartez.

Utzi lotsak alde batera eta animatu zaitezte lehiaketara. Eraman zuen kamera, mugikor edo dena delako aparatuak eta parte hartu beldur gabe lehiaketa berritzaile honetan saria itzela da eta!!

 

alt

Última actualización el Lunes, 21 de Enero de 2013 17:55