Zona privada



Mendi astea

Miércoles, 25 de Agosto de 2010 10:02 administrador
Imprimir PDF

2010 Oñatiko Mendi hamabostaldia

 Aurtengo mendi hamabostaldia berrituta eta indartuta dator Aloña Mendiko mendi sailaren eskutik. Berritua da, mendi astea izatetik mendi hamabostaldia izatera pasako delako. Bestalde, indartuta datorrela esaten dugu apustu sendoa egin dugulako kalitatezko ikus-entzunezkoak eta emanaldiak emateko.

Aurten, lehenengo aldiz, goi mailako alpinista atzerritar bat izango da Aloña Mendiko mendi hamabostaldian; Horia Colibasanu errumaniarra, Iñaki Otxoa de Olza zenaren lagun mina. Gainera, Iñaki Otxoa de Olzaren gaineko emanaldia ere izango dugu, haren lagun Jorge Nagoreren eskutik; Otxoa de Olzaren SOS Himalaya proiektua aurkeztuko du.

Horiez gain, Karlos Vieira Kanu eta Ivan Urtzelai oñatiarrek ere euren tartea izango dute. Kanuk Kanadan egindako izotz eskaladaren berri emango du eta Urtzelaik Marokon eta Patagonian egindako eskaladen gaineko emanaldia eskainiko du.

Josune Bereziartu eskalatzailea eta Alex Txikon alpinista ere izango dira mendi hamabostaldian.

Azkeneko urteetan bezala, zine-klubeko lagunei esker, mendiko zinea ere eskainiko da; The sharp end film ikusgarria (Peter Mortimer eta Nick Rosen, 2007).

 

Mendi hamabostaldia izango da azaroaren 17tik  26ra eta abenduaren 15ean. Emanaldiak Kultur etxean izango dira, 19:30ean (zine-kluba izan ezik, 20:00etan).

 Egitaraua:

 Azaroak 17, asteazkena:Alex Txikon  (Shisha Pagma-Lemoatik Himalayara)

Alex-ek Shisha Pagmara eginiko espedizio berezia aurkeztuko du. Lemoatik autoan habiatu zen Katmandu-rantz eta handik Shisha Pagmara.

 Azaroak 18, osteguna: Zinea (The sharp end ) Peter Mortimer eta Nick Rosen, 2007.

Torelloko mendiko zinemaldian Gran Valira saria jaso duen filma; mendiko kirolen film onenaren saria, hain zuzen. Benetan film ikusgarria da, bat baino gehiago aho zabalik utziko duena.

 Azaroak 23, asteartea: Josune Bereziartu. Uda alpinoa

 2006 urtea berezia da Josunerentzat. Udaberrian harrian emakumezko munduko lehenengo 8B+ bistara egitea lortu zuen. Maiatzean Ordesan “Divina Comedia” bistara kateatu ostean, Alpeetarantz abiatu zen, han bide klasiko batzuk egin zituen, besteak beste Jorassetan, Espolon Walker, Dru……

 Azaroak 24, asteazkena: Ivan Urtzelai eta Carlos Vieira Kanu oñatiarrak(Kanadako izotza eta Maroko eta Patagoniako eskaladak)

 Kanuk Kanadan egindako izotz eskaladari buruzko diaporama eskainiko digu; Ivanek, berriz, 2009ko udaberrian Marokon, Taghiako paretetan eginiko eskaladak erakutsiko dizkigu,baita Patagonian egindako saiakera.

Marokon eskaladak:

 

Eguraldi txarrakin kantzauta? hotzak akabota? Mejilloiak baino bustixau? Eskalatzeko gogoarekin?…ba FAN MARRUEKOSERA!!

Horixe bera pentsatu zuten hiru euskal eskalatzailek, eta hala egin zuten euskal laino maiteak alde batera utziaz 2009ko aste santutan

Marrakech hiritik abiatuta Taghiako arroiletan eginiko eskaladak. Taghia amazigh-gizon libreen  lurraldean da, borrokalari sutsuak, frantsesen amets gaizto. Isolaturik negu luzeak pasatzen dituzte eta bertara heltzeko modu bakarra oraindik asto baten gainean da. Eskaladaz gain bertakoen bizimodua ikusteko aukera izango da bideoan. (Ivan)

 Kanadako izotz eskalada

Kanadako Rocosa mendilerroa seguruenez izotz eskalada egiteko lekurik aproposena izango da. Banff, Yoho, Kootenay eta Jasper parke nazionaletan bide ezberdinen kopurua izugarria da. Merezi du izotz eskaladaren aitzakiaz leku ikusgarri hauek bisitatzea.

Kanadako izoztutako ur-jauzi asko ezagunak dira mundu osoan, negu osoan baldintza onetan egoten baitira eta bertan landu baitira izotz eskaladako progresio teknika iraultzaileak. (Kanu)

 Azaroak  26 ostirala: La voz de Iñaki

Iñaki Otxoa de Olzari buruzko emanaldia bere lagun Jorge Nagoreren eskutik. Diaporaman Iñaki nolakoa zen erakusten saiatzen da bere irudi eta iritzien bidez.

Emanaldiaren bukaeran Jorgek “SOS Himalaya” proiektua aurkeztuko digu.

SOS Himalaya

 La Fundación Iñaki Ochoa de Olza-SOS Himalaya nace tras el fallecimiento del montañero navarro Iñaki Ochoa de Olza en mayo de 2008 en el Annapurna (Nepal). Fue formalizada en octubre de 2009 y está inscrita en el registro de Fundaciones del Gobierno de Navarra con el número 274. El patronato está compuesto por los miembros de la familia Ochoa de Olza, los padres y hermanos de Iñaki, que actualmente trabajan en sociedad con una ONG de Kathmandú. SOS Himalaya no pretende convertirse en un actor directo, si no a través de socios locales que conozcan el terreno y las características y necesidades de cada zona.

Los objetivos que se había propuesto Iñaki Ochoa de Olza eran tres: construir un orfanato en Kathmandú, un hospital infantil en el norte de Pakistán y una escuela en Dharamsala (India), sede de buena parte del exilio tibetano. Así lo manifestó tanto por escrito como en conferencias y entrevistas desde al menos un par de años antes de morir. Su idea para recaudar parte de los fondos necesarios era sencilla: ir desde Pamplona hasta el campo base del Everest en bicicleta, subir al Everest sin oxígeno –lo ascendió con oxígeno artificial en 2001 obligado por contrato dada su condición de guía- y regresar a Pamplona corriendo. Un total de 24.000 kilómetros y casi un año de duración en los que involucrar a empresas y particulares para llevar el dinero que sobra a Occidente hasta Asia. Su fallecimiento truncó este proyecto pero es el deseo de SOS Himalaya retomarlo a través de otros deportistas cuando se den las circunstancias necesarias.

Desde la puesta en marcha de la Fundación, su familia y un numeroso grupo de amigos y colaboradores han retomado el sueño de Iñaki para tratar de hacerlo realidad. El primero de los objetivos –la construcción de un orfanato en Kathmandú- comienza a ser algo más que una utopía y gracias a las donaciones, ventas de camisetas, derechos de autor, conferencias, etc, ya se han adquirido unos terrenos en Lalitpur –una localidad cercana a Kathmandú- para construir un orfanato que dé cabida a más de 100 niños. SOS Himalaya quiere que las obras se inicien lo antes posible, pero también disponer de los fondos necesarios para que la construcción no sufra parones de importancia. Ahora mismo, SOS Himalaya colabora en el mantenimiento de un orfanato gestionado en alquiler.

 Abenduak 15, asteazkena:(Horia Colibasanu)

 

MENDI ASTEA 2009

 

Orain arte urtarrila-otsailean antolatu izan duen Mendi Astea Azarora ekarriko du Alña Mendiak datorren urtetik aurrera.

 

Aurten, aurrerapen moduan, ikus-entzunezko bi programatu ditugu hil honetan:

Azaroak 17a, asteartea

Arratsaldeko 7,30 tan, Kultur Etxean

Los Otros Gasherbrum    Juan Vallejok aurkeztuta

 

Juan Vallejo gasteiztar alpinista ezagunak “Beste Gasherbrumak” izeneko diaporama aurkeztuko digu.

Gasherbrum zirkoa,Karakorumen,lurreko mendi-multzorik ezagunenetako bat da,bertan dauden 6 tontorretatik bik bakarrik gainditzen dituzte 8.000 metroak,nahiz gainerako laurak ere zein baino zein ederragoak diren,eta zalantzarik gabe,G-IV deiturikoa da begirada

Mendi horren ipar-mendebaldeko ertza eskalatzea eta artean sekula eskalatu gabeko G-II tontorra iparraldetik eskalatzea izango da diaporama ikusgarri honen protagonistak

 

 

 

Azaroak 24a, asteartea

 

Himalaya bat... Sergi Ricart-ek aurkeztuta

Emanaldi biak arratsaldeko 7,30tn Kultur-Etxean

guztiak erakartzen disuena Baltoroko glaziarrean aurrera egin ahala.

Última actualización el Lunes, 07 de Enero de 2013 17:50