Zona privada



baloncesto



OPARIAK ETA LEHIAKETA BERRITZAILEA DEBUTERAKO

Viernes, 26 de Octubre de 2012 10:40 Aratz Losada
Imprimir PDF

Bihar, urriak 27 larunbata (18:00), hasiko da EBA mailako denboraldi berria. Natra Oñati Aloña Mendi taldeak, etxean hasiko du denboraldia Easo Pastas Arruabarrena taldearen aurka. Debuteko partida honetarako, deialdi berezia egin nahi da zuzendaritzatik partidua hasi baino 10 bat minutu lehenago Zubikoara gerturatzeko.

alt

Izan ere ligako debuta izaki, talde gorritxoak harmailetan dauden gazteentzat sari berezi batzuk banatuko ditu partiduaren atarian. Jokalarien aurkezpenak bukatu ahalaz bat, taldeko jokalari bakoitzak opari berezi bat izango du harmailetara bota eta zaletuen artean oparitzeko. Ekintza hau arratsaldeko 17:54 an burutuko da, hori dela eta, aurrez azaldu bezela partidura denboraz joatea eskatzen da opari hauetakoren bat lortu nahi izatekotan. Bestelakoan iaz bezela partiduan zehar dauden hutsarte eta atsedenaldietan ere, joku eta lehiaketa ezberdinak egingo dira.

Bide batez, klubetik jakinarazi dutenez aurtengo denboraldian jokalarien aurkezpena askoz ikusgarriagoa izango da, ohiko megafonía zerbitzuei aurten ikus-entzunezko bideo bat ere gehituko zaio eta. Bideo hau markagailu azpiko paretan proiektatuko da (8x5m.-tako pantaila erraldoi batean).

alt

Bukatzeko aipatu biharko egunean ere, sare sozialen bitartez kudeatuko den argazki lehiaketa berritzaile bat ere abian jarriko duela klubak, Sustrai Fruta Dendaren babesarekin. Lehiaketaren funtzionamendua oso erraza izango da. Taldeak etxean jokatzen duen partida bakoitzeko, zaletuei argazki originalak ateratzea eskatuko zaie. Argazki hauek kiroldegiko kantxan eginak izan beharko dira eta gaia beti berdina izango da; ALOÑA MENDI SASKIBALOIA. Beraz bakoitzak duen habileziaren arabera, nahi adina argazki atera ahal izango ditu (harmaileko giroa, jokalariekin argazkiak, kuadrilen argazkiak, maskotarekin argazkiak…). Ondoren, argazki hauek  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera bidali eta klubak facebookeko bere horman zintzilikatuko ditu (www.facebook.com/alonamendi.saskibaloi).

Argazkiak facebookeko horman egonda zaletuek argazki gustokoenei beraien botua eman beharko diote (me gusta/ atsegin dut). Horrela, hile bukaeran boto gehien duen argazkiak, Sustrai Fruta Dendak oparitutako saski eder bat jasoko du opari gisa.

alt

Baina lehiaketa hau ez da hemen amaitzen. Hileko irabazleen guztien artean, Gasteizen ospatuko den Errege Koparako bi bono bikotz zozketatuko baitira otsailean. Sarituek errege kopako partidu guztiak (final laurdenetatik, finalera) doan ikusi ahal izango dituzte Sustrai Fruta Dendari esker.

Utzi lotsak alde batera eta animatu zaitezte lehiaketara. Eraman zuen kamera, mugikor edo dena delako aparatuak eta parte hartu beldur gabe lehiaketa berritzaile honetan saria itzela da eta!!

Última actualización el Miércoles, 31 de Octubre de 2012 17:48
 

ARROPA BERRIA DENBORALDI BERRIRAKO

Jueves, 25 de Octubre de 2012 14:53 Aratz Losada
Imprimir PDF

Pasaden larunbatean, Natra Oñati Aloña Mendiko EBA mailako taldearentzat diseinatutako arropa berria aurkeztu zuen Saskibaloi sailak. Sailaren aurkezpen ekitaldia aprobetxatu zen 2012/2013 denboraldian erabiliko diren arropa berriak zaleei erakusteko.

Kromia enpresa kataluniarrak Aloña Mendirentzat espreski diseinatutako bilduma berriak, mugikortasuna erraztu eta erosotasun gehiago eskainiko die jokalariei. Horretarako etxe kataluniarrak, merkatuan dauden ehun tekniko eta berrienak erabili ditu bai kamisetak eta baita frakak ekoizterako orduan.

alt

ALDAKETAK
Kamiseten diseinua iazkoekin alderatuz ezberdina da, izan ere, aurten kolore gorriari presentzi gehiago eman nahi izan zaio, klubaren nortasuna eta kolore korporatiboa den ikurra sendotu nahian. Iazko  arropetan, kolore gorria nagusi izan bazen ere, bai fraketan eta baita kamisetan, kolore urdin argiak presentzia handia zeukan eta aurten, kolore urdin hori ilundu eta bigarren maila batera pasako da. Aldaketarik nabarmenena bizkarraldean ikusiko dugu. Aurten jokalari bakoitzak bere izena eramango baitu elastikoan. Bigarren ekipazioa guztiz txuria izango da eta aldeetan detaile gorri eta urdinak izango ditu.

Bestelakoan, jantziek iazko itxura berdina mantentzen dute. Klubaren armarriak bihotz aldean jarraitzen du. Sabel aldean berriz, babesle nagusia den Natra Oñati enpresaren logoa mantentzen da eta bizkarrean, zenbakiaren azpian, klubaren izenak bere tokia hartzen du aurten ere. Frakei dagokionez, izter bakoitzean Arkuke Taberna eta Sustrai fruta dendaren logoak eta jokalarien zenbakia ere ikusi daiteke. Azkenik, Oñatiko web orriak (www.oinati.eu), aurten gehiago nabarmenuko du, ezkerreko izterrean egotetik ipurdi aldera pasatu baita denboraldi berri honetarako. Azken aldaketa honen bitartez, garrantzia handiagoa eman nahi zan zaio, herriaren promozio turistikoa egiten duen elementu honi.

Aldaketekin bukatzeko, aipatu iazko urtearekin alderatuta, aurten beste  jantzi berri bat izango dutela jokalariek. Berotze lanak egiteko manga motzeko kamiseta urdin erakargarri bat estreinatuko baita aurtengoan.

alt

ESTREINUA
Aurredenboraldi guztian iazko kamisetak erabili dira eta arropa berri hauek larunbatean estreinatuko dira Easo Pastas Arruabarrena taldearen aurka jokatuko den EBA mailako lehen jardunaldian.

Última actualización el Miércoles, 31 de Octubre de 2012 17:49
 

FITXAKETAK OÑATI IRRATIAN

Lunes, 22 de Octubre de 2012 21:27 Aratz Losada
Imprimir PDF

Natra Oñati Aloña Mendi taldeak aurtengo denboraldian izango dituen hiru aurpegi berriak, Oñati Irratian (FM 107.4) izan dira gaur arratsaldean. Larunbatean hasiko den EBA mailako denboraldi berria aitzakitzat hartuz, Aratz Losadak zuzenduriko kirol tarte nagusiko Saskibaloi tertulian entzun ahal izan ditugu.

Larunbat honetan bertan hasiko da EBA mailako denboraldi berria, hori dela eta, egun hau aprobetxatu nahi izan dute Oñati Irratikoek Saskibaloi tertuliaren estreinaldia egiteko. Bertan, azken urteetan entzun dugun bezela, saskibaloia gai nagusitzat hartuz hilean behin, kirol honi lotutako tertulia interesgarriak osatuko dituzte Aratz Losadak zuzendu eta Ander Aranburu saskibaloi adituaren laguntzarekin. Estreineko saio honetako protagonistak, Natra Oñati taldeko Xabier Odriozola, Xabier Osa eta Josean Cavada jokalariak izan dira.. Ordu erdi luze batez, beraien ibilbidearen gaineko datuak, Oñatira etorri izanaren arrazoiak, taldean somatu duten giroaz…eta beste hainbat kontu interesgarriz, mintzatu dira hiru jokalariak.

AMBIZIO HANDIA

 Saio bukaeran denboraldiko helburuen gainean galdetu zaienean, ambizio handia dutela erakutsi dute hiruek ere. Xabier Osa izan da hiruretan lehena galdera honi erantzuten: “Asteko lana ondo egiten badugu, eta defentsan gogorrak eta lehiakorrak baldin bagara aurtengo denboraldian igoerako fasean sartzeko moduko taldea daukagu”. Josean Cavada Donostiarrak ere garbi utzi du bere helburua; “plantilla oso ona daukagu, gauza politak egin ditzakegu aurten. Baina gu bezalaxe, beste talde asko ere oso ondo indartu da beraz, lana gogor egin beharko dugu urte polit bat egin ahal izateko”. Xabier Odriozola Azkoitiarra ordea, apalagoa izan da bere adierazpenetan; “nire lehen esperientzia da maila honetan eta helburu bakarra lana gogor eginez gozatzea da, emaitzak lan onaren ondorioz iritsiko dira”.

GAUEAN ERREPIKAPENA

Arratsaldean irratsaioa entzuterik izan ez duenarentzat gogoratu Oñati Irratiak gaueko hamarretatik aurrera errepikatzen duela bere egun osoko emisioa. Saskibaloi tertulia konkretuki gaueko 23:30 aurrera entzun ahal izango da.

 

alt

Última actualización el Miércoles, 31 de Octubre de 2012 17:49
 

ALDAKETAK AURKEZPEN EKITALDIAN

Martes, 16 de Octubre de 2012 09:14 Aratz Losada
Imprimir PDF

Azken orduan plazaren erabilgarritasunean sortutako arazo bat tarteko, egun bat atzeratuko da Aloña Mendiko saskibaloi sailaren aurkezpen ekitaldia. Ostiraletik, larunbatera 19:45 pasako da aurkezpena eta plazan izatetik, Zubikoa kiroldegiko kantxa nagusira eraman behar izan dute antolatzaileek.

Larunbat arratsaldeko 18:00, EBA mailako taldeak aurkezpeneko partidua jokatuko du Ardoi (EBA) talde nafarraren aurka eta partidu hori bukatu bezain pronto hasiko da sail gutiaren aurkezpen entsutetsua. 2012/2013 denboraldian izango dituen talde, jokalari eta tekniko guztiak aurkeztuko dira sorpresaz beteriko ekitaldian. Musika, argiak eta ikus-entzunezko ezberdinak eskainiko dira kantxaren erdian jarriko den pantaila erraldoi batean.

Talde bakoitzak argazki ofiziala aterako du eta talde guztiak kantxan daudelarik arratsaldeko momentu bereziena iritsiko da. EBA mailako taldearen erropa berriak erakutsiko dira eta bereziki mimo handiz lantzen ibili diren bazkide kanpainako promozio spot-a eta kartel ikusgarria ere erakutsiko dira. 30 minutuko saio motz bat izango da eta ikusle guztiek doan sartu ahal izango dute bai partidura eta baita ondorengo ekitaldira.

Bukatzeko, aipatu goizean zehar TXANDA EGUNA dela eta plazan jarriko den karpan eta arratsaldean harmailetarako sarreran ere bazkide egiteko aukera eskainiko dela. Gaineratu, larunbatean bazkide egiten direnek babesle nagusiak emandako opari bat ere jasoko dutela trukean.

Liga hasi aurreko azken lagunartekoa izango da. Datorren asteburuan, hilaren 27an estreinatuko baita EBA mailako denboraldia Zubikoan Natra Oñati Aloña Mendi - Easo Pastas Arruabarrena partiduarekin. 

 

alt

Última actualización el Miércoles, 24 de Octubre de 2012 19:25
 

URRIAK 19 SAIL GUZTIAREN AURKEZPEN EKITALDIA EGINGO DA

Viernes, 12 de Octubre de 2012 09:16 Aratz Losada
Imprimir PDF

Aloña Mendiko saskibaloi sailak, 2012/2013 denboraldian izango dituen talde, jokalari eta tekniko guztiak aurkeztuko ditu urriaren 19an Foruen Enparantzan. Sorpresaz beteriko ekitaldian, musika, Sustraitxo, saskiak, ikus-entzunezkoak, luntx-a...egoteaz gain, denboraldi berrirako gertatu duten promozio spot-a eta kartel erraldoia ere erakutsiko dira. 30 minutuko saioa bukatu ahalaz bat, bazkide egiteko aukera ere eskainiko da.  Galdu egin behar al duzu?

 

alt

Última actualización el Sábado, 20 de Octubre de 2012 11:49
 


Página 6 de 14