Zona privada



Erreportaiak


Aurrez aurre...IAGOBA GAMARRA-rekin

Martes, 08 de Enero de 2013 11:13 Aratz Losada
Imprimir PDF

Urte berriaren hasierarekin, hemendik aurrera asteko partiduen prebia eta kronikez gain, astero, Natra Oñati taldeko jokalari eta tekniko bana ekarriko dugu Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetara. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Dorsalaren arabera hasiko gara eta urteko lehen protagonista IAGOBA GAMARRA izango da. Hona hemen, hegaleko atxabaltarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

 

alt

FITXA PERTSONALA:

Izena: Iagoba
Abizenak: Gamarra Iñurrategi
Jaoitze data: 1977ko martxoaren 11an
Jaioterria: Eskoriatza (baña Atxabaltarra naz....!!)

Dorsala: 4
Postua: Eskolta
Altura: 1,90 m.
Pisua: 83 kg



1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

9 urterekin hasi nintzen Almen Ikastolan kuadrilako lagunekin; Ander Mallabi ere handik zebilen gurekin. Hala ere, askoz lehenago ezagutu nuen saskibaloia. Nire aita entrenatzailea baitzen eta beraiekin ibiltzen nintzen aurrera eta atzera. Oroitzapen ederrak: lenengo partidua euripean Bergaran, galdu eta irabazitako hainbat partidu, Ajuria Enea ezagutu,... ILUSIOA!

2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Onena Jordan duda gabe, baina nire gustokoenak Magic Johnson eta bereziki Drazen Petrovic haundia. Taldekide bezela eduki dudan onena David Scott izan da, Arrasatera etorri zen estatubatuar bat. Ondoren eduki duen karrera izugarriagatik Jorge Garbajosa ere aipatu nahiko nuke. 

2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez dut uste oso maniatikoa naizenik gauza horiekin, nahiz eta saiatzen naizen gauza batzuk errepikatzen (partidu aurreko azken jaurtiketa librea botatzea adibidez).

3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Gure speakerrak jartzen digun edozer!  

4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Onak asko: Txikitan Espainiako txapeldun izatea, Arrasateko azken urteak, Oñatiko igoera denak...baina momentuekin baño lorpen hoiek nerekin konpartitu dituzten pertsonekin gelditzen naiz. Hala ere, une ahaztezin bat aipatu nahiko nuke: Oñatiko plazan EBArako igoera ospatzen egon gineneko eguna. Izugarria izan zen...

Txarrak: 16 urterekin orkatilan eduki nuen lesioa eta horren ondorioz pasatako 2-3 urteak. Beste oroitzapen txar bat ere baneukan baina horri eskerrak etorri nintzen Oñatira urte zoragarri hauek pasatzera, beraz jadanik ahaztuta dago.

5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Lan egin nahi duen orok lan egiteko aukera izatea baldintza duin batzutan; inguruko denak osasuna edukitzea eta noski, Natra Aloñarentzat garaipen pila bat. Ta eskatzen hasita, norbaitek bilatzen badu, nere eskumuturra bueltatzea.

Última actualización el Miércoles, 09 de Enero de 2013 18:25
 

Gipuzkoako txapeleketa (absoluto maila)

Lunes, 27 de Junio de 2011 12:16 adminalona
Imprimir PDF

Asteburu honetan,Agorrosingo igerilekuan,Gipuzkoako infantil,junior eta absoluto igeriketa txapelketa ospatu da.

Aloña Mendiko 8 mutil eta 12 neskak parte hartu dute,emaitza aipagarriak lortzen,aipagarrienak hauek dira:

Jon Mujika 1994

100 m.bizkar - 01.01.29  (3)  (españako txapelketetarako marka)

200 m.bizkar - 02.10.17  (1)  (españako txapleketetarako minima)

Ane Sanz de Galdeano  1994  

50 m.libreak - 00.27.48   (1)  (españako txapelketetarako minima)

100 m.libreak - 01.00.06  (2)

Xabier Urbina 1997

100 m.bizkar - 01.07.26  (españako txapelketetarako minima)

Aipatzekoak ere

Helene Ugarte 1995 100/200 eta 400 m.libreak

Nerea Uriarte 1996  50/100 eta 200 m.libreak

Nerea Elorza 1996 200 eta 400 m.libreak

Olatz Errasti  1996  50 m.libreak

Miren Sanz de Galdeano 1998 50 m.bular (1) eta 100 m. bular (3)

Nagore Redin 1998 50/100 eta 200 m.libreak

Ane Zubia 1998  100 eta 200 m.bizkar

Aitor Diaz 1997 100/200 eta 400 m.libreak

Asier Ibabe 1997 100 m.libreak eta 100 m.estiloak

Beste guztien emaitzak onak izan ziren.

Hurrengo asteburuan,txikiak Irunen Euskal herriko txapelketan parte hartuko dute eta nagusiak Gasteizen.

Emaitza onak espero dugu Esuakl Herriko denboraldia bukatutzat ematekoalt