Zona privada



DIREKTIBA

LEHENDAKARIA

ANTON INZA

1957. INJENIARITZA MEKANIKOA IKASIA, ARETXABALETAKO LANBIDE HEZIKETAN IRAKASLEA DA. GAZTETAN FUTBOLEAN, TXIRRINDULARITZAN ETA PILOTAN ARITU ZEN.

"Gure betebeh

arretarako garrantzitsua da  sailetako beste kideekin harreman onak mantentzea. Azken finean, gure ardurapean ez dago kirolaririk, ezta halako partiduaren edo txapelketaren urduritasunik, beste epe bateko lana da gurea, patxada gehiagokoa nolabait adierazteko, egunerokoa izan arren..."

 

 

 

 

ZUZENDARITZAKO KIDEAK

ENRIKE ZUBIAURRE

1934. BESTE OÑATIAR ASKO BEZALA AGUSTINOETAN GAZTETAN IBILIA, HARREZKERO BETI GARAI FABRIKAKO ADMINISTRAZIOAN ARITU IZAN DA LANEAN, 99KO MAIATZEAN JUBILATU ARTE. FUTBOLEAN ETA PILOTAN EGIN ZUEN MUTIKOTAN.

"Kideak aldatzen joan dira, baina nik hementxe jarraitu dut lanean. Karguak ez ditut atsegin, eta Lehendakaritza beti besteen esku egon da."

 

 

ANGEL BARRENA

1960. ENPRESA ZIENTZIAK IKASI ZUENETIK KUTXAN DABIL LANEAN. GAZTETAN PILOTAN DEXENTE EGINDAKOA, ESKUBALOIA IZAN DA BERE KIROLIK GOGOKOENA, JUBENILETAN, NAGUSIETAN, ENTRENATZAILE ETA ZUZENDARITZAN ARITUA BAITA.

"Anton Inzarekin sartu nintzen, 1987an. Harrezkero hirurok gaude zuzendaritzan, giro onean eta proiektu ugarirekin. Hauen artean garrantzitsuean egoitza berriarena da..."

"... Nire ustez Oñatirako Aloña Mendik izugarrizko lana egiten du, egituraketa eta funtzio sozial aldetik. Hala ere, uste dut Udalak behar adina ez duela hori estimatzen, nobedadea ez delako. Guk hor dihardugu, zarata barik."

 

 

 

 

UDALEKO KIROLETAKO ZINEGOTZIA

JOSE ANTONIO URTEAGA

1948. ULMA PACKAGING-EKO ADMINISTRAZIO KOMERTZIALEAN LANEAN, MUTIKOTAN KALE ZAHARREKO LAGUNEKIN FUTBOLEAN EGINDAKOA DA, BAINA PRETENTSIORIK GABE.

"Futbo sailean hasi nintzen, eta orokorreko idazkari ere ibilia naiz. Udaletxean zinegotzi sartu nintzenetik taldekidea izatea utzita daukat, lanean jarraitzen dudan arren, bai sailean baita ere udaletxean. Niretzat oso esperientzia aberasgarria da, jende asko ezagutzeko aukera eta lagun ugari egitea dagoelako, arbitroak barne. Egin behar dena zera da, une txarrak ahaztu."

"...Oñatiko kirol azpiegituraren zutabeak bi dira: Zubikoa Kiroldegia eta Aloña Mendi. Eta Aloña sailez gain zuzendaritza  orokorra egotea benetan garrantzitsua da, taldeen arteko elkarkidetza bultzatzen duelako alde batetik, eta edozein gauzatarako udalaren aurrean ordezkaritza egoki eta zabala daukalako."

 

 

 

 

SAILETAKO LEHENDAKARIAK

  1. ANDONI OLALDE ESPELEOLOGIA
  2. PEDRO EROSTARBE (ESKUBALOIA
  3. IÑAKI GALDOS PILOTA)
  4. ROBERTO ERRASTI TENISA)
  5. PEDRO IRURZUN TXIRRINDULARITZA
  6. JERARDO ESKARZA ARETO FUTBOLA
  7. JESUS ARREGI ATLETISMOA
  8. ERNESTO ORUETA MENDIA
  9. CAYETANO PÉREZ IGERIKETA
  10. SANTI LIZARRA KARATE
  11. JABIER AZPIAZU FUTBOLA
  12. JOSE LUIS CAMPO SASKIBALOIA
  13. MIKEL UGARTE GIMNASIA