Zona privada



Txirindularitza historia

Martes, 08 de Junio de 2010 15:56 administrador
Imprimir PDF

Txantxiku-Txoko elkartean zegoen txirrindularitza taldea, eta 1967an egoitza egin zenean Aloña Mendiko Sail bihurtu zen. Urte batzuk ahul samarrak izan bazituen ere, txirrindularitza sailak egoera ona bizi du azken urteotan, zuzendaritza sendoa eta behar adina kirolarirekin. Ekonomia alorrean babesleak baditu, eta pozik esan daiteke urte osoan egiten den lan isilak bere fruituak ematen dituela.

Profesionaletan ez ezik, beste kategoria guztietan antolatzen dira lasterketak: afizionatuak San Migeletan, jubenilak irailean eta udaberrian, bizpahiru gaztetxoentzat urtean zehar, Arantzazuko igoera, eskolarteko zirkuituak, etab. Berrogeita hamargarren urteurreneko ospakizunen Euskadiko itzuliko lehen etapa Oñatin antolatuko da.

Mutikotan kirolari ugari sartu arren, zenbat eta gorago orduan eta zailago izaten dute jarraitzea, ikasketak direla medio edo entrenamenduak gogortuz doazelako. Jubeniletan lagatzen dute gehienek, bakanen batek afizionatuetara igotzea lortzen du, eta aspaldiko partez , tropel profesionalean txantxikuar bikaina dabil, Jon Odriozola ospetsua.