Patrocinadores

Zona privada



PUNTU BAKARRA; SARI TXIKIEGIA

Lunes, 30 de Enero de 2012 07:35 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Bigarren itzulian sendo dabilera erakutsi du berriz ere Aloñak. Kasu honetan baina, puntu batekin konformatu behar izan du Urolaren aurkako partida bikain baten ostean; irabazteko merituak ere egin baitzituen.

Liga jardunaldiko 13. partida jokatu zuten larunbatean Zumarragako Ispilla kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan, Urolaren aurka. Partida garrantzitsua eta zaila aldi berean izango zela aurreikusten zen. Bi taldeen arteko partidak hala izan baitira beti.

Lehen itzulian erraz irabazi zion Urolak Aloñari. Oñatiarrak baina, bigarren itzulian erakutsi duten indarrak eta gogoak, benetan partida interesgarri bat bihurtu zuten larunbatekoa.

Berditsu hasi zuten bi taldeek partida; akats askorekin biak ere. Oñatiarrek, ez ziren fin ibili defentsan hasierako minutuetan. Ondoren baina, zerbait estutu zuten eta horri esker markagailuan aurre hartu zuten. Erasoan berriz, baloia alde batetik bestera mugituz golak sartzea lortu zuten. Hala izan zen azken momentura arte.

Aukera bat baino gehiago izan zuten oñatiarrek markagailuan aurretik jarri eta bi puntuak etxera eramateko. Ez zen horrelakorik gertatu ordea, are gehiago, berdindu egin zuten Urolakoek markagailua. Amaieran 24na berdinketa. Sari txikiegi aukeran; irabateko merituak egin baitzituen Aloñak, eta bi puntuak oñatira eramateko aukera benetan alferrik galdu baitzuen.

Nabarmendu beharrekoak izan ziren jubenilak gazteak ere. Bai Aitor Billar eta baita Ander Varela ere, bikain ibili ziren; eta taldeak hori ongi eskertu zuen. Gorka Santos-ek ere izan zituen minutu batzuk. Gainontzean, atezainak izan ziren taldeko onenak.

Datorren astean partida garrantzitsua bezain zaila izango dute; Zarautz -liderra- izango baitute aurkari Zubikoan.

Última actualización el Lunes, 30 de Enero de 2012 07:35