Patrocinadores

Zona privada



EPAILEAK BERRIZ ERE BORRERO

Lunes, 06 de Febrero de 2012 07:39 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Ez dago ezer gehiago egiterik; zigortzaileek beren lana burutzen baldin badute behintzat. Eta hori da larunbatean gertatu zena, berriz ere, epaileen erabakiak oñatiarrak zigortu zituzten. Horrekin baina ez dut zarauztarren lana eta meritua gutxietxi nahi. Haien jokoa txalotzeko modukoa baita, eta liderra izatearen zergaitia erakutsi zuten.

Aurreko astean, Urolaren etxean, hortzak erakutsi zituen Aloñak, eta liderrari etxean hozka egiteko asmoarekin irten ziren kantxara. Eta hozka egin, egin zion aloñak. Bi puntuak etxean gelditzeko fedea behintzat izan zuten, eta momentu oro horretan sinistu zuten. Ausardiaz egin zion aurre Zarautzi; amaieran inongo uztarik batu gabe baina.

Partida berdintsua izan zen larunbatekoa; emozio eta urduritasun handikoa. Kosta egin zitzaion Aloñari partida hastea. Zarauztarrek hori baliatu zuten markagailuan hiru-lau goleko errenta lortu ahal izateko, eta hala izan zen partida amaierara arte. Aloñak baina ez zuen amore eman, eta partidan buru-belarri sartuta izan zen 60 minutuetan.

Partidan sartuta izatea baina, ez da nahikoa izaten; zerbait gehiago behar izaten da irabazteko. Eta Aloñak ez zuen horrelakorik izan.

Horri gainera, epaileen erabakiak gehitu behar zaizkio. Ez ziren batere fin ibili, eta hartutako erabaki batzuk, erabakigarriak izan ziren.

Eta ez, ez da aitzakia; arrazoia baizik. Beharbada partidua ez zen galdu epaileen erabakiengatik. Baina neurri handi batean eragin nabarmena izan zutela, gauza jakina da. Epailea ez dago inor zigortzeko, oreka eta berdintasuna ezartzeko baizik. Kasu honetan -azkenaldian behin baino gehiagotan gertatu izan zaio Aloñari- epaileek nabarmen zigortu zituzten oñatiarrak; eta hori, puntu negatibo handi bat da.

 2 minutuko zigorrak, txartel gorria (partida amaierarako 10 segundu falta zirela atezainari ateratakoa),... guztiak ere zalantzan jartzekoak.

Kontuak kontu, amaieran Aloñak 25-31 Zarautzek.