Patrocinadores

Zona privada



HOTZ, ALDE GUZTIETATIK (34-26)

Lunes, 13 de Febrero de 2012 13:33 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Siberiarra omen den denboralea dugu azkenaldian gurean. Hotza da nagusi; eta hala izan zen igande goizean ere. Kanpoan zein barruan hotz egiten zuen. Eta Aloña bera ere, hoztuta gelditu zen Ereintzaren aurrean.

Pasaiako Kiroldegian jokatu zuten Liga txapelketako 15. jardunaldia Ereintzak eta Aloñak. Ez zen sorpresarik izan eta kostakoak izan ziren nagusi. Lehen minutuetatik hartu baitzuten aurre markagailuan, eta hala izan zen azkenera arte. Aloñak baina, gutxien-gutxienik, aurpegia erakutsi zuen eta bi-hiru goleko aldea izatera ere iritsi zen. Baina hor geratu zen guztia.

Aukerak izan, izan zituen; baina bat bera ere ez zuen aprobetxatu. Baloi ugari galdu zituzten erasoan, eta ideia argirik gabe ibili ziren oñatiarrak. Bestalde, defentsan zertxobait hobeto aritu ziren. Baina agerian geratu zen hemen ere arazo ugari dituztela: batez ere, erdi inguruan.

Partidu duin bat egitea askotan, merkeegia izaten da. Ez da nahikoa izaten hortzak soilik erakustea. Igandean Aloñak, aukera asko alferrik galdu zituen. Aurpegia bai, erakutsi zuen, baina Ereintza ez bera baino gehiago izan. Eta beraz, irabazteko aukerak ere izan zituzten oñatiarrek.

Amaieran, Ereintzak 34-26 Aloña Mendik.

Asko du oraindik Aloñak egiteko, eta erakusteko. Puntuak batzen jarraitu nahi badu, lanean gogor jarraitu beharko du.