Zona privada



Egoitza

Jueves, 10 de Junio de 2010 10:59 administrador
Imprimir PDF

Aloña Mendirako egun gogoangarria izan zen 1967ko maiatzaren 28a, egoitza berriaren inaugurazioa, hain zuzen ere.Goian Taberna ederra eta behean zerbitzuak eta bulegoa zituen egoitzak, bizpahiru urte lehenagoko egitasmoa zen. Sasoi hartarako futboleko zuzendaritzak helburu nagusi bat zuen: jokalari gehienak txantxikuarrak izatea. Hori lortu ondoren, egoitzaren premia ikusi zuen, Aloña Mendi egitura sendoko elkartea bilakatu guran.

Finantziazioa lortzea zen egoitzaren xedeetariko bat, eta horretarako, tabernako irabaziak portzentaira banatuko ziren beti maizterrekin. Hala, Azkoagaingo futbol-zelaia mantentzeko eta nagusi zein jubenilen taldeen gastu asko ordaintzeko, elkarteak berak bideratuko zuen diru-iturri propioa. Aldi berean, beste helburua bilgune duina edukitzea zen, bulego bat elkarterako. Eta egoitza berria herrikoia bihurtzeko, oñatiko beste kirol talde guztiei deia zabaldu zitzaien, Aloña Mendin sartzeko.

Kokapenari dagokionez, hasieran Kale zaharrean begiratu zen, baina azkenean Atzeko Kalean eraiki berria zen etxean erosi ziren lokalak.Oñatiko kale giro gehiena goikaldean zegoelako orduan. Etxabeen 4.800 euroak (800.000 pzta) eta obren 2.400 euroak (400.000 pzta) ordaintzeko, zozketak egiteaz gain mila pezetako maileguak atera ziren, enpresei eta jendeari eskainiz. Hamar urtetan itzultzekoak ziren, % 4,75 interesarekin, eta harrera beroa izan zuten. Aipatzekoa da enpresa baten eta bi pertsonen borondate ona, 600 eurotako (100.000 pzta) maileguak hartu baitzituzten.

2000ko martxoaren 18an eguerdiko 12etan inauguratu zen Aloña Mendiko egoitza berritua, 50. urteaurrenaren barruan. Pare bat urte lehenago egoitza zaharraren aldameneko etxea erosi zuen zuzendaritzak 75.300 eurotan (12,5 milioi pzta). Berria eraikitzea 241.000 euro (40 milioi pzta) kosta da. Ondoren, aldameneko taberna berriztu zen, punta-puntako instalazioekin, gutxi gora-behera beste hainbeste diru inbertituz.