Zona privada



Bost domina alebin, infantil eta kadete mailako Gipuzkoako txapelketan

Lunes, 07 de Abril de 2014 19:14 RICARDO ARRIZABALAGA
Imprimir PDF

Gipuzkoako alebin, infantil eta kadete mailako txapelketa jokatu zen

atzo goizean, Lezoko polikiroldegian.

Aloña Mendiko karatekak, beste astebetez sasoiko jarraitzen

dutela argi utzi zuten.

Guztira bost domina eskuratu baitzituzten.

Urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko bi domina,

guztiak kumite modalidadeetan.

Urrezko dominak, Naia Rodriguez eta Imanol Astudillok lortu zituzten.

Rodriguezek, kadete emakumezkoen +54kg. kategorian

eta Astudillok berriz, -40 kg. infantil mailan.

Zilarrezkoa Joakim Egañak irabazi zuen infantil +60 kg. kategorian.

Eta brontzezkoak berriz, Julen Fernandez eta

 Mikel Unzurrunzagarentzat izan ziren.

Biek ere infantil -40 kg. mailan lortu zituzten dominak.

 

Argazkian ikusi daiteke Txapelketa hontara joan ziren karatekak.alt

Última actualización el Sábado, 12 de Abril de 2014 09:23