Patrocinadores

Zona privada





INFANTIL NESKAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN

Lunes, 21 de Mayo de 2012 19:45 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Aloña A taldeak Eraintza A taldea menderatu zuen Orion jokatutako finalean: 24-23. Honen ondorioz, datozen bi astetan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Bizkaiako eta Arabako txapeldunen kontra.

Jon Ander Osinaga eta Irene Anduagak zuzentzen duten taldeak partidu borrokatua jokatu zuen. Lehen zatia berdinketarekin bukatu zen: 13-13. Bigarren zati guztian aurretik joan zen Oñatiko taldea baina amaieran nerbioak eta esklusio bat zirela medio, markagailua estutu egin zen. Aloñak sufritu egin zuen, baina dominak eta saria Oñatira ekarri zituzten. Zorionak!

Última actualización el Lunes, 24 de Septiembre de 2012 16:49
 

ITZALAK ETA ARGIAK, DENBORALDIKO AZKEN NEURKETAN (38-37)

Lunes, 23 de Abril de 2012 06:34 adminalona
Imprimir PDF

Liga txapelketako azken partida jokatu zuen Aloñak. Donibane izan zuen aurkari, Pasaian bertan. Sailkapenean inongo ondoriorik izango ez zuen partida zen. Aloñak dagoeneko salbazio matematikoa eskuratua baitzuen jardunaldi batzuk lehenago; eta Donibanek berriz, maila galdua. Neurketa honek baina, zer esan asko izan du oñatiarrentzat, gauza on eta txarrak ikusi ahal izan baitziren larunbatean.

Partiduari dagokionez, berdintsua izan zen. Momentu oro oso gol gutxiko aldea izan zuten bi taldeek markagailuan. Erritmo handiko partida izan zen; horren erakusle da bi taldeek sartutako gol kopuru anitza. Joko aldetik baina, eskas ibili ziren bi taldeak. Donibanek pibotearekin min handia egin zien oñatiarrei, eta askotan huts larriak egitera behartu ere bai. Aloñari dagokionez, baloia ongi mugitzen zuten alde batetik bestera, zirrikituak nahiko erraz aurkituz.

Leer más...
 

GUZTIZ HUSTUTA (32-40)

Lunes, 02 de Abril de 2012 06:36 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Denboraldia amaitzen doa pixkanaka. Bereziki, partida bakarra besterik ez da geratzen. Dagoeneko hogeita bat partida jokatu, eta sei hilabete izan dira astebururo Aloña Mendiren kamiseta defendatzen pasa direnak. Eta horrek badu eragina; bai noski.

Aloñak ez du talde handirik izan jokalari kopuruari dagokionez, eta horrek behin baino gehiagotan baldintzatu du partidua, edota emaitza bera. Aste honetako partidan ere, Tolosa ez zen Aloña baino gehiago izan, nahiz eta amaierako emaitzak horrela erakutsi.

Nekea eta lesioak tarteko, ez du zorterik izan taldeak. Adibide gisa, aste honetan aulkian jokatzeko moduan zeuden jokalari kopuru murritza. Atezain batek galtza motzak jantzi behar izan zituen; atera kontuak.

Taldearen jokalari kopurua horren txikia denean, amaieran zera gertatzen da, daudenek guztia -edo ia guztia- jokatu behar dutela, eta noski, hustuta amaitzen dutela; leher eginda.

Partidari dagokionez, kosta egin zitzaien hasieran partiduan sartzea oñatiarrei, eta Tolosak lauzpabost goleko errenta izan zuen hasierako minutuetan. Horri buelta ematen saiatu zen Aloña, emaitza onik lortu gabe baina; markagailuan aurretik izan baitzen Tolosa partida guztian. Amaieran, zortzi goleko errentarekin irabazi zuen partidua Tolosak (32-40).

Nahi baina ezin Aloñak. Jokalariek guztia eman zuten kantxan, eta txalotzekoa da hori.

Hasieran aipatu bezala, partida bakarra geratzen da -Donibaneren aurkakoa, hain zuzen ere- aurtengo denboraldia amaitzeko. Kopa etorriko da ondoren. Helburu nagusia beteta dagoenez, ea denboraldiari merezitako agurra emateko gai den Aloña.

 

MATEMATIKA KONTUA

Lunes, 19 de Marzo de 2012 07:48 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Denboraldiko helburua lortu du Izarraitz Aloña Mendik; mailari eustea, alegia. Igandeko partida irabazi ostean, matematikoki lortu du salbazioa.

Leizaran izan zuen aurkari Aloñak igande goizean, Andoainen jokatutako neurketan. Aurkari zuzenak biak ere. Izan ere, andoaindarrak jaitsiera postuak jokatzen ari dira, eta hamar garren postuan daude, oñatiarrak baino postu bat beherago. Bien artean zazpi puntuko aldea izan arren, matematikak, matematikak dira; eta edozer gerta litekeenez, derrigorrezkoa zuen partidu hau irabaztea Aloñak. Eta hala egin zuen; oso justu, baina garrantzizko bi puntuak etxera ekarri zituen.

Leer más...