Patrocinadores

Zona privada





IPARRA DAGOENEKO KOKATUTA

Lunes, 10 de Octubre de 2011 06:33 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Denboraldi osoan jarraitu beharreko bidea badakite dagoeneko senior mutilek. Lehen garaipena erdietsita, konfiantza puntua hartuta hasi dute denboraldia.

Larunbatean hasi zuten denboraldia senior mutilek eta Urnieta izan zuten aurkari arratsaldeko zazpietan jokatutako partidan. Etxetik kanpo denboraldia hasteak dituen alde txarrak alde batera utzita, aurre denboraldian erakutsitakoa kantxaratzera irten ziren oñatiarrak. Horrez gain, Aitor Burciok entrenatzaile lanak utzi ostean, Francisco Benitok hartu zuen taldea zuzentzeko konpromisua larunbatean. Oraindik baina, ez dago argi zein izango den taldearen entrenatzailea denboraldi honetan.

Última actualización el Lunes, 10 de Octubre de 2011 06:34 Leer más...
 

Sufritutako garaipena (27-25) senior mutilena

Martes, 27 de Septiembre de 2011 06:51 ESKUBALOI
Imprimir PDF

Denboraldia hasi aurretiko azkenengo lagunarteko partidua jokatu zuten senior mutilek larunbatean, Zubikoan; Aitor Burcio-ren azkena izan zitekeena, hain zuzen ere. Bi garaipen posibletik, bi lortu dituzte oñatiarrek.

Última actualización el Martes, 27 de Septiembre de 2011 06:52 Leer más...
 

Aloña Mendiko Senior mutilentzat aurtengo Mikel Deunaren saria

Lunes, 19 de Septiembre de 2011 06:32 Eskubaloi
Imprimir PDF

Zaharrak berri. Senior mutilek aurreko denboraldiaren ildo beretik jarraitzen dutela erakutsi zuten larunbatean, Zubikoan jokatutako partidan.

Mikel Deunaren txapelketa jokatu zuten larunbatean oñatiarrek Zubikoa kiroldegian eta Eibarko Haritza izan zuten aurkari. Gogotsu hasi zuten partida bi taldeek, duten maila erakutsi nahian. Aitor Burcioren mutilek baina markagailuan aurretik jartzea lortu zuten berehala, eta hala izango zen partida amaieraraino.

Lehen zatia nahiko parekatua izan zen. Atsedenaldira ordea, markagailuan errenta txiki batekin, baina aurretik joan ziren oñatiarrak aldageletara. Partidaren lehen 30 minutuak bizi jokatu zituzten; Aitor Burciok, aulkian jokalari gehiago izatea baliatu baitzuen partidari erritmoa jartzeko.

Bigarren zatian, bide beretik jarraitu zuen Aloñak. Eibarko-k zerbait estutu arren, ezarritako erritmo biziak eta kontraerasoek erabakita utzi zuten partidua. Amaieran bada, Izarraitz Aloña Mendi 28- 20 Eibarko Haritza.

Aurre denboraldian sartuta daudela kontuan hartuta, jokalari guztiek izan zituzten minutuak. Eta horrez gain, talde gaztea izanda, maila altuan jokatzeko gai direla erakutsi zuten.

Datorren denboraldia erronka handi bat izango da oñatiarrentzat; ziur daude baina gogotsu egingo diotela aurre. Argi geratu baita gogoa eta ilusioa dela talde honen oinarria.

Última actualización el Lunes, 19 de Septiembre de 2011 06:33
 

GARAIPENA ZARAUTZEN

Jueves, 10 de Marzo de 2011 07:35 ALOÑA ESKUBALOI
Imprimir PDF

Sufritutako garaipena Senior mutilek lortu zutena Zarautzeko Antoniano zelaian larunbat arratsaldean. Baja askorekin agertu ziren oñatiarrak zarautzen eta majo igarri zuten Aitor Burcioren mutilek.
Partidua, hala ere, maldan behera hasi zen oñatiarrentzat markagailuan 1-3ko aldeaz jarri baitziren, eta partidu samurra izango zela pentsatzen zutenak, guztiz oker zebilen. Lehendabiziko zatian Aloñakoek etzuten partidua irakurtzen jakin eta oso joku nahasia eskeini zuten hasierako minutuetan. Taldeak etzuen bere armarik onenak ateratzen jakin eta beste partidu batean zeudela ematen zuen. Agian, lehendabiziko postua poltsikan izateak, modu lasaiago batean jolastea erakarri zuen, eta ondorioak markagailuan nabariak ziren. Aipatzekoa da, nahiz eta joku ez hain liraina eskeini bi goleko desabantailaz joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia etzen uste bezain ondo hasi, baina hala ere oñatiarrei atsedenaldia ondo etorri zitzaiela zirudien,defentsa gogorragoa eta atake eraginkorragoa erakutsi baitzuten, hola 4-0 partziala lortu zuten arte partidua amaitzeko 7 minutu falta zirenean markagailuan bi gora jarriaz. Partiduak bideratuta zirudienean eta bi puntuak patrikan zeudela zirudienean, zarauztarrak markagailua berdintzea lortu zuten, minutu baten faltan. Minutu honetan, hala ere nagusi izan ziren oñatiarrak, lau segunduren faltan penalti bat burutzea lortu zutelarik. Minutu nahiko aldrebesa suertatu zen, epaile zen Anbrosiok, bi txartel gorri erakutsi zuelarik, bat talde bakoitzarentzat. Etzuen egunik onena izan epaile goierritarrak.
Lerro hauek aprobetxatuz, legezkoa da onartzea senior mutilek daramaten denboraldi bikaina eta zoriontzea lehen postu hori. Honekin batera honek ematen duen 1ºTerritorialean jokatzeko aukera datorren denboraldian. Zorionak mutilak!!!

Última actualización el Jueves, 10 de Marzo de 2011 07:35
 

SENIOR NESKAK GARAIPENA

Lunes, 14 de Febrero de 2011 22:32 ESKUBALOÑA
Imprimir PDF

Animoak igotzeko partidu garrantzitsua jokatu zuten atzo Zubikoa kiroldegian Aloña Mendiko senior neskek. Bi partidu jarraian galdu ostean, 2 puntuak eskuratzea zen helburua... 

Última actualización el Lunes, 14 de Febrero de 2011 22:32 Leer más...