Patrocinadores

Zona privada





ASOBAL PARTIDUA OÑATIN

Miércoles, 26 de Enero de 2011 00:54 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

 

Urtarrilaren 29an arratsaldeko 18:30ean ASOBAL mailako J.D.ARRATE eta CUATRO RAYAS VALLADOLID taldeen arteko lagunarteko partidua jokatuko da Oñatiko Zubikoa Kiroldegian.

Sarreria 5€takua izango da.

Goizean, Julian Ruizek, J.D.Arrate taldeko entrenatzaileak hitzaldi bat emango du 11:00etan Oñatiko Unibertsitateko Areto Nagusian

 

DENBORALDIKO PARTIDUA

Lunes, 17 de Enero de 2011 13:40 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Dudarik gabe aurtengo denboraldian Zubikoan jokatutako partidurik borobilena. Aitor Burcioren mutilek asteak pasa ala, erakusten ari dira barruan daramaten eskubaloia noraino iristeko gai den, hala ere, ia bigarren itzuli osoa jolastear dagoenean, nahiago dute burua eta hankak lurrean eduki eta adintasunez jokatu hemendik aurrera.

Última actualización el Lunes, 28 de Febrero de 2011 12:05 Leer más...
 

2 PUNTU BAINO GEHIAGO…

Lunes, 10 de Enero de 2011 11:23 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

2 puntu baino gehiago zeuden jokoan gaur Urnietako kantxan eta Aitor Burcioren mutilak eztira esku hutsik bueltatu Oñatira.Partidu zaila zuten oñatiarrek Urnietakoren aurka, lehenengo eta bigarrenak lehiatzen bait ziren nor baino nor.

Última actualización el Jueves, 20 de Enero de 2011 11:37 Leer más...
 

Senior neskek lehenengo partidua galdu dute etxean, denboraldiko bigarrena

Lunes, 13 de Diciembre de 2010 19:42 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Aloña Mendiko senior neskak lehenengo partidua galdu zuten etxean Bera-Bera-ren aurka larunbatean, bigarrena jarraian aurreko astean Zumaia-ren aurka galdu ostean.

Senior mailan esperientzia handiegia ez duten jokalariak osatzen dute aurten senior nesken talde gaztea, baina ilusioz beterikoa. Larunbateko norgehiagokaren ostean, 2 berdinketa, 2 garaipen eta 2 partidu galdu dituzte, sailkapeneko 5. postuan mantentzen direlarik, 6 punturekin. Bera-bera, berriz, gaur egun arte etxetik kanpo huts egin ez duen eta aldeko goletan 2. postuan dagoen taldea da, sailkapenean 4. mantentzen delarik, 9 punturekin.

Datuak ikusita, larunbatekoa partidu gogorra izango zela jakinean zeuden senior neskak. Horregatik akaso, partiduko lehenengo 15 minututan oso galduta ibili ziren: erasoan eta defentsan ezinean. Lehenengo zatia amaitzerako baina, erasoan mugimenduak irtetzen hasi ziren eta defentsan ligan gol gutxien taldea zergatik den erakusten hasi zen Aloña. Baina partidu hasiera kaxkarra dela eta, 6 goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira Bera-Bera-koak, 12-18. Bigarren zatian gogor borrokatu zen arren, partziala 7-8koa izan baitzen, ezin izan zen partiduari buelta ematea lortu, 19-26. Denboraldi hasieratik garbi dagoen hausnarketa bat ekarri zuen larunbateko partiduak gogora: erasoan asko hobetu beharra dago eta lehenengo minututik bilatu behar dira 2 puntuak.

Aste honetan sailkapeneko buruan doan taldearen aurkako partidua dute aurretik senior neskak: Andoianen Leizaran-en aurkakoa. Larunbateko partidua min hartuta bukatu zuen Ixone Lizarra jokalariaren hutsunea, horrela bada, asko igarriko da, baina hilabete jokatu gabe egon den Nerea Moreno jokalariaren jokoa asko eskertuko da. Aloña-ko neskek, denboraldi hasiera ikusita, ezarritako helburuak baino haratago joan daitezkeela ikusi dute, ondorioz, Andoaindarrek 2 puntuak nahi badituzte, gogor borrokatu beharko dute larunbatean.

Última actualización el Martes, 21 de Diciembre de 2010 19:32 Leer más...
 

7. PARTIDUA JARRAIAN IRABAZI DU IZARRAITZ ALOÑA MENDIK

Domingo, 05 de Diciembre de 2010 13:50 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Berriz ere Aitor Burcioren mutilek garaipena lortu dute Amenabar Zarautz taldearen aurka Zubikoa kiroldegian, 31-26.

Etxeko taldeak joku ona egin ez arren garaipen erosoa lortu dute. Lehenengo zati kaxkarraren ostean, markagailuan gol bateko abantailarekin joan dira atsedenaldira, 13-12.

Atsedenaren ostean, etxeko taldeak lehenengo zatian egindako joku txarra alde batera utzi eta bigarren zati hobeago bati ekin dio. Bigarren zati hasieran 5-0-eko partziala egin ondoren lasaiago jokatu dute Izarraitz Aloña Mendiko mutilek. Hortik aurrera kontrolpean izan dute etxekoek partidua, amaierako emaitza 31-26 izan delarik.

Aipatzakoa da Jon Irizar, Kepa Zelaia eta Jon Ander Osinaga jubenilen parte hartzea, 4 jokalari seniorren hutsuneagatik.

Garaipen honi esker Izarraitz Aloña Mendi sailkapeneko goiko postuetan jarraituko du beste aste betez. Hurrengo partidua Andoaingo Leizaran taldearen (3. sailkatua) aurka jokatuko dute. Bertan garaipena lortuz gero, arerio zuzen bat kenduko lukete ligaren garaipenerako bidetik.

Última actualización el Lunes, 13 de Diciembre de 2010 20:38