Patrocinadores

Zona privada





ORDIZI 28 IZARRAITZ TABERNA ALOÑA MENDI 39

Domingo, 14 de Noviembre de 2010 19:56 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Aitor Burcioren mutilek 4. garaipena jarraian lortu dute Ordiziarren kantxan. Oñatiarrek partidu kaxkarra jokatu dute Ordizin, nahiz eta 11 goleko errentarekin bukatu partidua.

Lehenengo zatian Oñatiarren defentsa ez da batere ona izan, baina erasoan fin aritu dira Aitor Burcioren mutilaketa 9 goleko errentarekin joan dira atsedelnadira, Ordizi 14 Izarraitz Taberna Aloña Mendi 23.

Bigarren zatian nahiko gaizki hasi dira Oñatiarrak, eta Ordiziarrak 4 goletara jarri dira markagailuan. Honen ostean Aloñako jokalariak defentsa gogortu dute eta berriro ere markagailuan errenta handitzen hasi dira. Esan beharra dago partidua amaitzear zegoela, Eneko Ugarte atezainak gola sartu duela bere atetik, markagailuan 28-39koa esarriz.

Aipatzekoa da Xabi Garcia jokalari gazteak egindako lana erasoan nahiz defentsan, 15 golekin partiduko goleatzaile nagusia bihurtu da.

Garaipen honi ezker, Aloñako mutilak sailkapen orokorrean bigarren postuan jarri dira, lehenengoarekin berdinduta. Urrengo astean Izarraitz Taberna Aloña Mendik Usurbil K.E. artuko du Zubikoa kiroldegian.

Última actualización el Martes, 21 de Diciembre de 2010 14:01
 

AZKENENGO UNEAN GARAIPENA (25 - 24)

Domingo, 14 de Noviembre de 2010 18:11 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Partida zaila Jubenil neskek zutena larunbatean,beti hain arriskutsua suertatzen den Zarautzen aurka hain zuzen ere.Baina hirugarren partida jarraian irabazteko aukera ez dute alperrik galdu Aloñako neskek.bi puntu baino gehiago zituzten jokoan Manu Garmendiak zuzentzen duen taldeak, Euskadiko txapelketan jolasteko aukera dutelarik oraindik ere. Azkenean gol bateko diferentziaz irabaztea lortu du etxeko taldeak,nahiz eta errenta handiago bat lor zezakeen. Hala ere, merezitako garaipena izan da.

Erabat sartuta hasi dute partida aloñako neskek,defentsa gogorra eginaz eta eraso eraginkorra burutuaz.Honela,atsedenaldira, bi goleko errenta eraman dute. Bigarren zati hasieran ere gogotsu haritu dira 5 goleko errenta lortuz, baina Zarautzek, minutu on batzuen ondoren, bost golak bertan bera hutzi ditu partidua berdinduz.Honela, azken minutuetara markagailua erabat berdindua iritsi da baina azken segundotan Garazik,penaltiz,era zoragarri baten burutuaz,garaipena eta bi puntuak etxean uztea lortu ditu.Aipatzekoa da etxeko taldeko Jone Ugartek gauzaturiko 11 golak eta talde osoak erakutsitako jarrera eta maila ona.Aloñako entrenatzaileak,Manuk, adierazi digun bezala, talde guztiak lortutako garaipen garrantzitsu bat izan da,baita gaurko partidan jolasten etzeudenena ere.

Honela,Aloña sailkapenean zarauztarretik bi puntura jartzea lortu dute 4.postuan hain zuzen ere eta joko geroz eta hobeago bat eskeintzen.Pozik egoteko moduan daude beraz Jubenil neskak.Datorren astean Bergaran harituko dira,bertako taldearen aurka eta laugarren partida jarraian irabaztea izango dute helburu.AUPA ALOÑA! 

Última actualización el Jueves, 09 de Diciembre de 2010 13:55 Leer más...
 

ESKUBALOIKO ETORKIZUNA ILUSIOZ BETETA DATOR

Jueves, 11 de Noviembre de 2010 21:23 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

Urrian hasi ziren entrenaitten eskubaloiko 2. urteko alebin neskak"Errendimenduan Hasteko Alebin Liga 2010/11 Denboraldian" parte hartzeko. Errendimenduan hasteko alebinen ligaren helburua da zubi-lana egitea eskolarteko kirol anitzeko lehiaketaren (minihandball lantzen da) eta 7ko eskubaloiaren artean. Hartara, denboraldi berean lortuko dugu lehiaketa berrira moldatzea.

Lehiaketa hau jokatuko da urtarriletik ekainera. Oro har, eta eskolarteko ligetan eragozpenik ez sortzeko, igande goizetan jokatuko dira partiduak. Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak ezarriko du lehiaketa sistema.

Aloña Mendiko alebin nesken entrenatzaileak Maider Gomez, Amaia Ormazabal eta Mikel Mantxola dira.

Última actualización el Jueves, 09 de Diciembre de 2010 13:55 Leer más...
 

SENIOR MUTILEK HIRUGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DUTE

Domingo, 07 de Noviembre de 2010 19:43 ALOÑA ESKUBALOIA
Imprimir PDF

 

Aitor Burcioren mutilek garaipen erosoa lortu dute Legazpiren aurka jokatutako partiduan, Izarraitz Taberna Aloña 37 Talleres Ondo 23. Lehen zatian berdintasun handia egon arren, atsedenaldian 6 goleko errentarekin bukatu da. Bigarren zatian Aloña Mendiko mutilak ezarritako erritmoa ezin jarraitu gelditu dira Legazpiarrak, partidua hegaleko jokalarien golei esker erabakita utziz. Goleatzaile nagusiak Asier Urrutia 9 eta Mikel Agirre 7 golekin izan dira.

Garaipen honi esker, sailkapeneko goiko postuetan jarraituko dute Burcioren mutilek, Urolaren atzetik eta Leizaran eta Beasainenkin berdinduta.

Hurrengo astean Oñatiarrak Ordizira bidaiatuko dute, 4. garaipena errexkan lortzeko asmoz. Ordiziarrak beheko postuetan kokatuta daudenez, Aloñako mutilek ez lukete arazorik izan behar garaipena lortzeko.

 

Última actualización el Miércoles, 24 de Noviembre de 2010 11:49 Leer más...
 

INFANTIL NESKEN LEHENENGO DERBIA NAGUSIENDAKO

Sábado, 30 de Octubre de 2010 21:50 MIKEL MANTXOLA
Imprimir PDF

 

ALOÑA MENDI "A"  17  ALOÑA MENDI "B"  7

Bigarren urteko taldea erraz irabazi dau lehenengo urtekuai nahiz hasiera nahiko parekatuta izan. Aloña "B" taldekuak defentsan ondo ibili dira baina erasuan sailtasunak euki daue Aloña "A" taldekuen presiñuatik. Maila honetan urtebeteko diferentzia asko igarten da. Hala be, gaztetxuak aurpegixa emun daue. Giro polita talde bixen artian eta harmailetan be bai.  Datorren astian bigarren derbia izango da, Aloña "A" eta Aloña "C", Aloña "B" taldiak Elgoibarren aurka jolastuko dau.

 

Última actualización el Miércoles, 24 de Noviembre de 2010 11:50