Zona privada





OTSAILAK 23, ESKLEROSI ANIZKOITZAREN ALDEKO EGUNA

Jueves, 14 de Febrero de 2013 15:12 Aratz Losada
Imprimir PDF

Aloña Mendiko Saskibaloi sailak, Otsailaren 23rako ekimen garrantzitsu bat antolatu du. ESKLEROSI ANIZKOITZAREN aldeko eguna ospatuko baitu, EBA mailako Natra Oñati – Zornotza ST partiduan. Natra Oñati EBA mailako liderra da eta Zornotza bigarren sailkatua beraz, oso partida erakargarria izatea aurreikusten da.

Egun hau antolatzearen arrazoia, ondorengoa da. Natra Oñati taldeko ASIER DE LA IGLESIA urretxuarrari, orain dela hilabete gutxi antzeman diote gaixotasun hau. Hori dela eta jarri da abian ekimena. Gaixotasuna antzeman ondoren, jokalaria ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartea) sartu zen. Denbora tarte honetan, elkartea oso egoera larrian dagoela konturatu ondoren (baliabide gutxi, dirulaguntza gutxi, azpiegitura txikia...), beraien alde dirua batzeko ekimen bat proposatu zuen klubean; Dirua batzeko, EBA mailako partida egun bat aprobetxatzea hain zuzen ere. Gaiaren garrantzia ikusirik, Aloña Mendiko Zuzendaritza batzordeak aho-batez, proposamena aurrera eramatea onartu zuen.

Hori horrela, otsailaren 23an zaletu guztiek sarrera ordaindu beharko dute (nagusiek 2€, haurrek 1€) eta horretaz gain, taldearen babesle den Natra Oñati txokolate enpresak emandako txokolatearekin, txokolatada bat egingo da ontzia euro baten truke banatuko delarik. Sarreretan, txokolatadan eta errifaren zozketan jasoko den diru guztia, ADEMGI elkartearentzat bideratua izango da.

Hala ere, hori ez da egun horretako ekimen bakarra izango izan ere, larunbatean bertan goizeko 12:30etan, Kultur Etxean gaixotasun horren inguruko hitzaldi bat egingo da. Bertan hizlari bezala, Elkarteko mediku-neurologo bat, Bergaran bizi den Oñatiar gaixo bat eta Asier De la Iglesia jokalariak hitz egingo dute. Gaixotasunaren sintomak, eraginak, dudak…azalduko dira. Sarrera dohain izango da eta egunak Oñatiko Udala, Natra Oñati eta Eroskiren babesa izango du.

Elkarte honi laguntza emango dion ekimen honetan, parte hartze zabala izango delakoan, Aloña Mendiko Saskibaloi sailak eta ADEMGI elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Oñatiko herritar guztiei.

alt

 

La sección de Baloncesto del Aloña Mendi, organiza la  JORNADA A FAVOR DE LA ESCLEROSIS MÚLTIPLE. El 23 de Febrero, aprovechando el encuentro de liga EBA entre el Natra Oñati - Zornotza ST, se realizará una jornada especial a favor de dicha enfermedad, intentando recaudar dinero para ADEMGI (Asociación de Esclerosis Múltiple de Guipúzcoa). El partido es muy propicio, ya que se enfrentaran el líder de la categoría, contra el segundo clasificado.

El motivo que lleva a organizar esta jornada, es que acaban de diagnosticar recientemente a nuestro jugador ASIER DE LA IGLESIA, dicha enfermedad. Desde que le fue detectada la enfermedad, Asier a trabajado duro para poder organizar un partido a favor de dicha asociación.

Viendo la propuesta de nuestro jugador, el club a decidido nombrar la jornada como "día del club" y todo aquel que acuda al partido deberá pagar la entrada a 2€ (niños 1€). A su vez, el patrocinador principal del equipo Natra, se quiere unir a la causa y proporcionará unos cuantos kilos de chocolate para hacer una chocolatada a la hora del partido en la grada. Se servirá la taza de chocolate y un bollo a 1€ y todo esto mas la cantidad que se reúna en la habitual rifa del jamón ira destinada a ADEMGI. El día cuenta con el respaldo total del Ayuntamiento de Oñati, Eroski y Natra Oñati.

Para completar la jornada, antes del partido a las 12:30 del mediodía, se impartira una charla/coloquio en la Casa de Cultura. En ella, los ponentes serán un medico neurólogo especializado en la enfermedad, un vecino de Oñati que lleva unos cuantos años con la enfermedad y por supuesto el mismo Asier también estará allí. Se tratarán varios temas entre otros,se hablará de la enfermedad, de los síntomas, de las consecuencias...

A la espera de que esta jornada pueda recaudar un buen puñado de euros para la asociación, tanto el Aloña Mendi K.E. como ADEMGI quieren agradecer la ayuda a todo el pueblo oñatiarra.

 

Última actualización el Miércoles, 27 de Febrero de 2013 18:16
 

Aurrez Aurre...ASIER DE LA IGLESIA-rekin

Jueves, 14 de Febrero de 2013 11:24 Aratz Losada
Imprimir PDF

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako seigarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista ASIER DE LA IGLESIA izango da. Hona hemen, pibot urretxuarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

alt

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Asier
Abizenak: De La Iglesia Bragado
Jaoitze data: 1983eko urtarrilaren 5ean
Jaioterria: Zumarraga

Dorsala: 9
Postua: Pibota
Altura: 2,01 m
Pisua: 105 kg

 


1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

16 urte bete nituen arte eskubaloian jolasten nuen, baina egun batetik bestera saskibaloian hastea erabaki nuen, nire herriko Goierri K.E-en. Orokorrean ditudan oroitzapenak oso onak dira, taldean giro polita genuen eta gainera partida dezente irabazten genituen.


2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Zalantzarik gabe, nire bizitzan ikusi dudan jokalaririk onena Michael Jordan izan da. Idoloei dagoinez, egia esan ez dut inoiz idolorik izan, baina beti Arvydas Sabonis eta Vlado Divac atsegin izan ditut, kantxa barruan jokalari argiak izan baitira.


2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez dut inoiz maniarik izan, dena den, ez zait gaizki iruditzen jendeak dituenean, horrek partiduetara kontzentratuago iristen laguntzen badie. Partida egunean pasta eta oilaskoa jaten dut beti, hori bai saltsa edota tomaterik gabe.


3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Kotxean ni bakarrik banoa Kings of Leon jartzen dut, asko gustatzen zait eta talde hori. Odrirekin banoa berriz, irratia jarrita izaten du eta horixe lagatzen dugu.


4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Saskibaloian bizi izan dudan unerik goxoena Gandian izan zen, ZILARREZKO LEB-era igotzeko PLAY OFF-etako azken partida jokatu eta garaipena lortzeaz gain, lagun talde handia giñen. Txarrenak berriz, taldekideen eta norberaren lesioak izaten dira dudarik gabe.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Denboraldia ondo amaitzeaz gain, Oñatiko zaletuei joan den urtean eskaini ez geniena ematea, larunbatero gozatzen ahalegintzea, Aloña Mendiren koloreei oso leialak dira eta merezi dute. Eta gero ohikoa den zerbait, baina oso garrantzitsua, OSASUNA denontzat.

Última actualización el Lunes, 25 de Febrero de 2013 17:59
 

Aurrez Aurre...IÑIGO ZABALETA-rekin

Jueves, 07 de Febrero de 2013 14:28 Aratz Losada
Imprimir PDF

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako bostgarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista IÑIGO ZABALETA izango da. Hona hemen, antolatzaile oñatiarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

alt

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Iñigo
Abizenak: Zabaleta Ugarte
Jaoitze data: 1981eko abenduaren 28an
Jaioterria: Oñati

Dorsala: 8
Postua: Antolatzailea
Altura: 1,78 m
Pisua: 72 kg

 


1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

Saskibaloian Olakua dorre ondoko jolaslekuan hasi nitzen. Txiki txikitatik, makina bat ordu pasatzen nituen bertan auzoko lagunekin. Berdin zitzaigun euria egiten edo ez, hantxe ibiltzen ginen gau eta egun, gure dibertsio gogokoenetakoa zen. Federatu mailan ostera,  13-14 urterekin hasi nitzen, garai hartan Oñatin federatu moduan jokatzeko hasi zitekeen lehen urtea zen. Gogoan daukat baita ere, lehenengo entrenamentuak ETEO zaharrean egiten genituela.


2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Egia esan NBA-n makina bat jokalari ikusgarri dago baina nik ez dut horrenbeste jarraitzen. ACB eta Euroliga ostera asko jarraitzen dut eta bertan ez daukat iñongo dudarik norekin geratzen naizen.  Andres Marcelo “Chapu” Nocioni.  Ikaragarria da mutil honek daukan griña, oso jokalari konpletoa da. Baskonian ibili zen hasierako etapan ikusgarria zen bera jokatzen ikustea. Orain berriz bigarren etapa honetan, nahiz eta urteek aurrera egin dutela argi dagoen, hor dirau berak taldeko ikurra izaten.


2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Egia esan ez naiz maniatikoa, ez daukat inongo ohitura berezirik partidu egunetan.


3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Ez naiz partida aurretik musika entzuten duen horietakoa. Baina pixka bat motibatzeko gustoko dut  abesti martxoso batzuren erritmoan beroketa saioa burutzea.


4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Bi momentu txar etortzen zazkit burua. Bata senior taldean hasi berria nitzenekoa; taldea desagertu egin zen. Taldekide batzuk beste kirol bide bat hartu zuten, beste batzuk kirola  egiteari utzi zioten eta azkenik ezin izan genuen taldea atera. Bigarren momentu txarra iazko denboraldi amaiera izan zen. Ezin izan genuen maila mantendu eta honekin batera taldearen agurra izan zitekeena aurreikusten genuen. Oso momentu zail eta deserosoa izan zen taldekide gehienentzat, batez ere urte askoan batera jokatzen ibili ginenontzat.

Momentu onak ere ere asko daude; Ordiziako gipuzkoa mailako final fourra adibidez. Asteburu ahastezina izan zen.  Hurrengo bi urteak ere ikaragarriak izan ziren, Autonomika mailan izan ginen urtea eta baita nazional mailakoa ere.  Nahiz eta talde berria izan bietan lortu genuen denboraldi ikaragarriak burutzea eta mailaz igotzeko txartela eskuratu genuen. Azkenik, ezin ahastu Oñatiko plazan bizi izandako ospakizunak EBA mailara igotzea lortu genuen egunean. Nik, herrikoa izanda, ikaragarri gozatu nuen. Egun ahaztezina benetan.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Nik gutxi daukat eskatzeko. Garbi daukat herriko  jokalaria izanik opari handia dela niretzat bitzitzen ari naizen esperientzia ahaztezin hau. Kirol arloan, lan eginez gero, emaitzak iritsiko dira, ez dago ezer eskatu beharrik, asteko lanean dago sekretua. (...) Eskatzekotan… nire taldekideen artean ez dadila lesiorik izan.

Última actualización el Lunes, 18 de Febrero de 2013 17:54
 

LIDE OSINAGA, ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLE

Miércoles, 30 de Enero de 2013 12:04 Aratz Losada
Imprimir PDF

Erabaki da dagoeneko, Aloña Mendiko saskibaloi sailak eta Sustrai Fruta Dendak abian jarri zuten argazki lehiaketa berritzailea. Guztira 35 argazki ezberdin jaso dira eta guztien artean, irabazlea Lide Osinaga oñatiarraren argazkia izan da. Sari bezela, Gasteizen jokatuko den Errege Kopa osoa ikusi ahal izateko bonu bikoitz bat irabazi du.

alt

 

Uste baino erantzun hobeagoa izan du pasaden urtarrilaren 19ko partidarako abiarazi zen ekimenak. Natra Oñati Aloña Mendi eta UPV Araba taldeen arteko partiduan, zaleei Saskibaloia gai nagusitzat hartuta, argazki originalak ateratzea eskatu zitzaien. Argazkiaren kalitateari baino, originaltasunari erreparatu zaio eta aipatu beharra dago jaso diren argazki gehienek, originaltasun maila bikaina izan dutela. Epaimahaiak, lanen originaltasuna eta kalitatea azpimarratu du eta azken erabakia hartzea, oso zaila izan dela ere, jakinarazi dute.

ARGAZKI OSO KONPLETOA

Lide Osinagaren argazkia hautatu izanaren motiboak  hauek izan dira Aloña Mendiko zuzendaritzako kide batek dionez: "Argazki oso konpletoa da. Talde osoaren presentziak, talde giroa, batasuna... bezalako adierazleak erakusten dizkigu. Baina guzti honi erabakiorra izan den elementu bat gehitu dio argazkilariak, enkuadrearen goikaldeko eskuin-aldean. Taldeko maskota eta umeak enkuadre berdinian “kaptatu” izana, erabakiorra izan da".

alt

 

ESKERTZA MEZUA

Aloña Mendiko zuzendaritza batzordeak eta Sustrai Fruta Dendak eskerrak eman nahi dizkie, lehiaketan parte hartu duten guztioi eta aurrerantzean ere, horrelako ekimen berritzaile eta ezberdinak egiten saiatuko direla ere konfirmatu dute.

Zorionak Lide!!

Última actualización el Lunes, 11 de Febrero de 2013 07:39
 

Aurrez Aurre...JOSEAN CAVADA-rekin

Miércoles, 30 de Enero de 2013 11:23 Aratz Losada
Imprimir PDF

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako laugarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista JOSEAN CAVADA izango da. Hona hemen, pibot Donostiarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

alt

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Jose Antonio
Abizenak: Cavada Ezquerro
Jaoitze data: 1989ko martxoaren 18an
Jaioterria: Donostia

Dorsala: 7
Postua: Pibota
Altura: 2,05 m
Pisua: 108 kg

 


1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

Gogoan daukat oso ume nintzenetik hasi nintzela Loiola Ikastolako lagunekin saskibaloian jolasten. Kirol pixka bat egiteagaitik hasi nintzen, ze egia esan, orduan ez zitzaidan gaur egun bezain beste gustatzen; urteekin kirol honetara zaletzen joan naiz. Oso gogoan ditut baita ere, ume denboran kalean jokatzen genituen partiduak. Berdin zigun euria egin, elurra egin...gu berdin berdin aritzen ginen saskibaloian jokatzen, momentu politak izan ziren.


2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Nik sekula ikusi dudan jokalaririk ikusgarriena eta onena, dudarik gabe Michael Jordan izan da. Egiten zituenak inork gehiago ez dituela egingo iruditzen zait. Irabazle hutsa zen. Bestelakoan, idolo bezala ez dut sekula jokalari erreferenterik izan, baina egia da jokalari bat baino gehiago gogoko ditudala eta beti fijatu izan naizela beraien joku estiloan.


2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Agian pertsona arraroa naizela esango duzue, baina ez naiz batere maniatikoa. Ez dut sekula izan ohitura berezirik partida egunetan eta nire ezaugarrietako bat, lasaitasuna dela esango nuke. Jokalari asko oso urduri jartzen dira partida egunetan eta ni berriz, nahiko lasai mantentzen den jokalari orietakoa naizela uste dut.


3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Lehen esan dudan moduan ohitura berezirik ez daukadanez, musikaren alorrean ere ez naiz batere maniatikoa. Hori bai Donostiatik Oñatiraino ia ordubeteko bidaia luzea daukadanez, bai gustatzen zaidala kotxean nijoan bitartean, irratiaren konpainia ondoan izatea. Bestela bakardadean sentitzen naiz (barreak). Irratiak, kotxean bakarrik joaten zarenean konpainia asko egiten du.


4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Nire ibilbidean zehar momentu on asko bizi izan ditut, baina bat aipatu beharra badago orain dela hiru urte bizi izandako bat aipatuko nuke. Azpeitiko Lan Mobel taldeaz LEB ligara igo gineneko momentua ahaztezina da niretzat. Jokalari bezela kirol lorpenak lortu ahal izatea eta kategoriaz igotzea lortu daitezkeen erronkarik politenak dira. Honekin batera ere, gazte mailetan Bartzelonan eman nituen urteak ere ez zaizkit sekula ahaztuko. F.C. Barcelona bezelako talde batean jolastu ahal izana, ohore bat izan da niretzat.

Eta momenturik txarrena, dudarik gabe orain bi urte izandako lesioa da. Lotailu gurutzatua eta meniskoa hautsi nituen eta mundua gainera erori zitzaidan. Momentu gogor horietan galdera asko egiten dizkiozu zure buruari; ondo errekuperatuko al naiz? Lehengo berdina izango al naiz?... zorionez momentu gogor horiek pasa dira eta oso ondo errekuperatu naizela esan dezaket.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Eskatuko diodana diodan bakarra, gauzak orain arte bezela joatea da. Garaipen ugari lortuz eta bereziki lesioak errepeta diezagutela. Bi hauek betetzen badira, pozik egoten jarraitzeko motiboak izango ditugula uste dut.

Última actualización el Lunes, 04 de Febrero de 2013 18:03