Zona privada



baloncesto

ALOÑA MENDI K.E. SASKIBALOI SAILA

Jueves, 06 de Octubre de 2011 19:50 ALOÑA SASKI
Imprimir PDF

Zure laguntza behar dugu, urriaren 14an plazan jarriko dugun zuhaitza landatzeko. Guztion artean lortuko dugu!!

Última actualización el Sábado, 08 de Octubre de 2011 08:59
 

EBA mailako taldea martxan jarri da

Jueves, 01 de Septiembre de 2011 20:57 Eneko B.
Imprimir PDF

Opor luze batzuen ondoren, EBA mailan jolastuko duen saskibaloi taldea lanean hasi zen pasa den asteartean.

Última actualización el Miércoles, 14 de Septiembre de 2011 13:29 Leer más...
 

Sustrai Aloña Mendi 80 - 74 Fundacion Baskonia

Viernes, 13 de Mayo de 2011 17:04 XABI
Imprimir PDF
40. garaipena jarraian Zubikoan!
Behin igoera lortuta, urteko zita interesgarriena izan zen larunbatean jokatutakoa. Oñatiarrek bi helburu zituzten partidarako:
1.-Partida irabazi eta zaletuei merezitako eskaintza egin urte guztian izan duten taldea animatzeko prestutasunatik
2.-39 partida etxean jarraian irabazi ostean denboraldia partidarik galdu gabe amaitzeko aukera bikaina zuten oñatiarrek eta 40 zenbaki borobilera iristekoa ere.
Zubikoa beteta zegoela, partida hasi aurretik eskerrak eman nahi izan zioten jokalariek bertaratutako zaleei. Ondoren, ohore bat izan zen Oñatiko taldearentzat Baskoniaren filialaren aurka jokatzea. Jokalari gehienentzat errealitate bilakatutako ametsa izan zen. Ziurrenik, bizitzako lehen aldia, zaletu askorentzat ere, baskoniaren aurkaria animatzen zutena.
Bi taldeek joku alaia egin zuten, erasoko jokoa. Eta hortan, oñatiarrak nagusi izan dira denboraldian, etxean bereziki. Partida polita izan zen ikusleentzat eta alde horretatik, helburua lortu zen, garaipena eta joku ikusgarria bertaratutakoentzat.
Baina onena etortzeko zegoen. Behin partida irabazita ospakizunetan hasi ziren Sustrai Aloñakoak.
Taldearentzat oso hunkigarria izan zen partidu ostean, plazan bizitakoa. Zorionak kasu honetan antolatzaileei, bikaina izan zen eta ospakizuna.
Arratsaldean hasi eta goizalderarte iraun zuen ospakizuna... luzaroan oroitzeko modukoa!
Larunbat honetan liga amaitzeko azken partidua Santurtzin jokatuko dute Sustrai Aloñakoek
Aurreko urteko, autonomikako lehen denboraldia bertan hasi zuten, eta porrot galanta jaso zuten oñatiarrek herri egunean jokatutako partidan. Bi denboraldi pasata, autonomika liga irabazita, eta EBAra igota, berriro itzuliko dira txantxikuarrak santurtzira. Ea oraingoan "este año se os hará muy largo" esaterik duten...
Última actualización el Lunes, 23 de Mayo de 2011 16:55
 

Liga amaitzeko 2 partiduren faltan EBAra igoera!

Jueves, 05 de Mayo de 2011 14:03 adminalona
Imprimir PDF

Emaitza historikoa aste honetan lortutakoa, denboraldia bikaina izateko falta zitzaien igoera behin erdietsita.

Goazen guztion garaipen hau batera ospatzera!

Urte osoan emaniko babesa eskertzeko, garaipen bat eskeini nahi diote oñatiarrek Zubikoako zaleei, eta larunbatean 18.00etan aukera paregabea dute, CAJA LABORAL BASKONIAren filialaren aurka. Bertan  ACBko taldeaz diarduen jokalari batek jokatzen du. Inondik inora ez da erreza izango, baina gogotsu dira oñatiarrak, etxean jarraian 40. partidua irabazteko, eta urte hauetako babesa, bihotz bihotzez eskertzeko ligan dagoen zaletu onenari, Zubikoan bi astetik behin batzen diren zaletuaei.

alt

 

Última actualización el Lunes, 16 de Mayo de 2011 16:55 Leer más...
 

EBA ligan! laugarren aldiz jarraian mailaz igo dira. ZORIONAK!!

Martes, 03 de Mayo de 2011 21:58 adminalona
Imprimir PDF
Última actualización el Jueves, 05 de Mayo de 2011 14:06
 


Página 9 de 14