Zona privada



baloncesto

LEHEN MATCH BALL-A SUSTRAI ALOÑARENTZAT ASTE HONETAN AZPEITIAN

Viernes, 29 de Abril de 2011 09:11 adminalona
Imprimir PDF

Argazkia: Xabier Rezabal (ARKUPE tarbenaren eskutik)

alt

La Peñari etxean 88-68 irabazi ostean, esku eskura daukate oñatiarrek EBArako igoera.

Bilbotarren partida irabazita, falta diren hiru partidetatik bat irabazita nahikoa du Sustrai Aloñak EBAra igotzeko.

Larunbat honetan, 19.00etan Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute Oñatiarrek lehen neurketa. Partida historikoa izan daiteke txantxikuarrentzat, apartekoa izango litzake eta EBAra igoera lortzea. Aurreko urtean ere Azpeitiko kantxan lortu zuten Oñatiarrek 1 Nazionalerako igoera.

Partida oso gogorra izango dela aurreratu daiteke. Lizuan talde azpeitiarra, azkenaldian bolada txat bat izan duten arren, oso denboraldi ona egiten ari dira. Zubikoan jokatutako joanekoan ere larri eta estu hartu zuten Aloña. Amaierako bola on bati esker atera zuten oñatiarrek aurrera partida.

Ekipo gazte baina kalitate handiko jokalariez osatutakoa da Lizuan.com. Jokalari batzuek LEB PLATAko taldeaz entrenatzen dute eta partidu batzutan parte hartzeko aukera ere izan dute. Hori gutxi balitz, EASO taldeari ere irabazteko gai izan dira azpeitin jokatutako norgeiagokan.

Oñatiarrek asko irabazteko daukela joango dira Azpeitira. Bertaratuko diren oñatiarren laguntzaz ea lehen aukera hau aprobetxatzeko gai diren  eta EBAra igoera lortuta itzultzen diren etxera! Ederra litzateke datorren astean, Baskoniaren aurka zubikoan jokatuko den azken partida garaipena ospatzeko erabiltzea.

 

Última actualización el Miércoles, 04 de Mayo de 2011 16:51 Leer más...
 

GUAZEN AZPEITIRA - LIZUAN.COM ISB - SUSTRAI-ALOÑA MENDI

Jueves, 28 de Abril de 2011 11:03 adminalona
Imprimir PDF

LIZUAN.COM ISB - SUSTRAI-ALOÑA MENDI

alt

Autobusa 17:30 correos-en! 2011/04/30

LIGA EBAra igoera fasea! Sailkapen aukera!

Izen-emateko: erantzun esteka honi edo idatzi Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla -era

Última actualización el Miércoles, 04 de Mayo de 2011 19:02
 

Igoera faseko bigarren itzulia garaipenarekin hasi du Sustrai Aloña Mendik

Jueves, 21 de Abril de 2011 17:28 adminalona
Imprimir PDF

Urretxun jokatu zen partiduan Goierri taldearen aurka aritu ziren oñatiarrak.

alt

Argazkia: Xabi Rezabal (Arkupe taberna)

Partida oso garrantzitsua irabazteaz batera, sailkapenean hirugarren doan Lizuan taldeak jasotako porrotan ondoren, 3 partidako aldea ateratzen dio Aloñak hirugarren sailkatuari.

Falta diren lau partidetatik etxeko biak irabazita nahiko litzateke EBArako igoera txartela lortzeko.

 

Última actualización el Jueves, 28 de Abril de 2011 13:08 Leer más...
 

Igoera faseko lehen itzulia porrotik ezagutu gabe

Lunes, 04 de Abril de 2011 19:46 adminalona
Imprimir PDF

EBAra igoera faseko lehen itzulian bostetik bost irabazi dute oñatiarrek, eta bigarren postuan mantentzen dira. Aste honetan ordea, Azpeitiko Lizuan.com hirugarren sailkatuaren porrotak, 2 partidako aldea eman die oñatiarrei azpeitiarrekiko.

Argazkia: Xabier Rezabal (ARKUPE tabernaren eskutik)

benat

Igande goizean jokatu den partidura hotz sartu dira oñatiarrak. Erasoan hutsegite asko egin dituzte Aloñakoek, eta defentsan, ez dira izan gai Santurtzikoen kanpoko jokoa gelditzeko. Portzentai ikaragarria erakutsi dute Santurtziarrek hiruko marratik, lehen laurden honetan. Seigarren minutuan 10-22 ipini dira talde morean 5 hirukoei esker.

Pixkanaka, pixkanaka ordea, partiduko erritmoa bereganatzen hasi dira Sustrai Aloñakoak eta 20-26 amaitu da lehen laurdena. Bigarren laurdenerako kontsigna garbia izan da. Defentsan hobetu beharra zegoen. 15-15 amaitu da bigarren laurden hau, eta alde batetik, defentsa hobetu da, eta bestetik, erasoan, hiruko jaurtiketa eroso asko egin ditugun arren ez dugu asmatu. Tiro erosoak izan dira, eta horrek konfidantza eman digu bigarren zatirako.

Berriro ere zubikoako armailak bete duten zaleen babesarekin, hirugarren laurdenean gogor irten dira oñatiarrak. Defentsan gogor, eta erasoan taulapeko jokoan nagusi, 23-14 amaitu da partidari buelta emanda, 58-55.

Azken laurdenean, Santurtzik ez du amore eman nahi izan, eta defentsa alternatiboak erabiliaz, saiatu dira Oñatiarrak despistatzen. Baina, azkenaldian bezala, txantxikuarrek azken minutuak gogotsu eta irakurketa onak eginaz jokatu dute. Defentsan tentsioa mentenduz, eta erasoan aukera onenak bilatuz, partiduko alde handiena lortu dute oñatiarrek amaieran. Laurdena 26-14 eta amaierako markagailua: 84-69 Sustrai Aloña Mendikoak garaile.

Datorren partida Urretxun, arratsaldeko 6tan, jokatuko dute Sustrai Aloñakoek, Goierriren aurka. Hasiera txarra izan duen arren, azken partida irabazi du Goierrik, eta gogotsu egongo dira oñatiarren aurka jokatzeko. Ea garaipenarekin itzultzerik dagoen.

Última actualización el Lunes, 18 de Abril de 2011 16:48
 

HIRUGARRENA ERE ETXERA!

Domingo, 20 de Marzo de 2011 21:24 adminalona
Imprimir PDF

Garaipen bikaina Sustrai AloñaMendirentzat 78-71 Lizuan.com ISB azpeitiarren aurka.

05012011-ALONATABIRAKO-124MOD

 

Partida aurretik jakinekoa zen azpeitiarrek gogor ekingo ziotela partiduari eta oso garrantzitsua izango zela, hasieran eustea bukaeran irabazteko aukerak izateko.

Jakinaren gainean egoda ere, asiera kaxkarra egin zuten Oñatiarrek, erasoan aukera garbiak ezin aurkituaz eta defensako lanetan azpeitiarrei jaurtiketa errezak egiten utzita (7-15). Lehen laurdentxoa amaitzeko miñutu bat faltan erreakzionatu eta berriro ere partida berdintzea lortu zuten txantxikuarrek.

2. laurdenean azpeitiarren zonakako defentsa ongi hautsi zuten baloia bikain mugituaz, eta hiruko jaurtiketei esker, 8 puntuko aldea ere lortu zuten (27-19). Partida hausten etzuten asmatu eta defentsan gehiegi erlaxatuta, partida guztiz irekita joan ziren deskantsura (37-34).

3. laurdenean denboraldiko 8 miñutu okerrenak jokatu zituzten oñatiarrek, denfentsan konzentrazio gabe, lan egiteko gogoa aldagelan utzi bagenu bezala. Azpeitiarrek ongi aprobetxatu zuten Aloñakoek utzitako aukera eta 0-16ko partzialarekin!!! gauzak asko trakestu ziren oñatiarrentzat. 12 miñutu faltan 41-52.

Defentsa aldaketa batekin, pixkanaka pixkanaka, Sustrai Aloña Mendikoek berriro ere beste partiduetan erakutsitako kasta atera zuten, eta partida berdintzea lortu zuten  taldeko lan  on bati esker 60-59 4 miñutu faltan. Hortik aurrera bi taldeek jaurtiketak asmatu zituzten eta 69-69 berdinduta iritsi ziren azken miñutura.

Berriro ere zubikoara gerturatutako zale guztien aupadaz, bikain jokatu zuten Sustrai Aloñakoek azken erasoko aukerak eta defentsan ere zailtasunak jarri zizkion Aloñak azpeitiarrei. Partidua berdintzeko hirukoa hutsegin zuten azpeitiarrek eta jaurtiketa libreen eremuan azken 4 jaurtiketetatik laurak sartuta 7 puntutako alde bikaina lortuta (78-71) EBAra igotzeko txartela ematen duen bigarren postuan bakarrik gelditu dira oñatiarrak.

Hurrengo partidua Baskoniaren bigarren taldean aurka jokatuko dute oñatiarrek gasteizen. Jokalari atzerritar gazteekin osatutako taldea da Baskoniarena, eta ACBn eta Euroligan parte hartzen duen jokalari batek ere jokatzen du. Partida oso nekeza oñatiarrentzat, baina ez ezinezkoa. Ea gasteiztik garaipenarekin itzultzeko modurik dagoen.

Última actualización el Jueves, 31 de Marzo de 2011 13:33
 


Página 10 de 14