Gune pribatua





Igeriketa - 2011/2012 ko denboraldi hasiera

Larunbata, [2011/11/05] 12:02etan adminalona
Inprimatu PDF fitxategia

Gaur arratsaldeko 16.30etan,Eibarko Ipurua kiroldegian gure denboraldi hasierari ekingo diogu.

Azkenengo konpetiziotik 3 hilabete luze pasatu dira eta gure lehenengo konpetizioa gogorra izango da,aurten entrenamientoetan oso atzeratuta gaudelako (igerilekuko konpoketak izan direnez 3 aste igerilekua itxita egon zen),hala ere test moduan beti ona izango da.

Datorren astetik aurrera, astelehenero (konpetizioa dagoenean),idatzi bat agertuko da informazioa jasotzeko,honekin lotuta gure atalean,bai ordutegiak,bai igerilekuak bai.... agertuko dira.

Hurrengo astelehenean lehenengo kapitulua jasoko duzue.

 

Haizearen orrazea igerialdia - 2011

Asteazkena, [2011/08/31] 11:11etan adminalona
Inprimatu PDF fitxategia

Datorren zapatuan,goizeko 11.00etan itsas trabesia Donostian egingo du,Fortuna Kirol Elkarteak.

Trabesia hau,danen artean luzeena da, 5.200 metrokoa eta gogorrena ere bihurtuko da.

Oñatitik espedizio nahiko polita Donostiara abiatuko da trabesia honetan partehartzera.9 mutil eta neska bat apuntatuta daude goi mailako trabesia honetan,hauexek dira:

Juan Krux Kortabarria

Mikel Biain

Jesus Ruiz 

Iban Mugarza

Iker Zabaleta

Luis carlos de Miguel

Aritz Garcia

Andoni Correas

Mikel Ugarte

Leire Zeziaga

 

Beste aldetik trabesia motzean beste 5 mutil eta 3 neska ere parte hartuko dute.

Datorren domekan emaitzak argitaratuko ditugu.

 

alt



 

Ondarruko itsaslasterketa 2011

Astelehena, [2011/07/18] 15:12etan adminalona
Inprimatu PDF fitxategia

Gure lehenengo trabesia eta emaitzak ezin hobeak:

Mutil gazteak

Xabier Urbina (3) - Aitor Diaz (8) eta Asier Ibabe (9)

Neska Gazteak

Miren Sanz de Galdeano (10) eta Itziar Elorza (12)

Mutil nagusiak

Iñaki Guridi (6) - Mikel Ugarte (10) - Ander Zarketa (13)

Neska nagusiak

Ane Sanz de Galdeano (1) - Nerea Elorza (3) - Nerea Uriarte (4)

Aipatzeko ere Oñatitik beste dozena bat igerilarik parte hartu zuten eta euren postuak oso onak izan ziren.

Hurrengo domekan Getaria - Zarautz, bertan egongo gara eta zapatukoa ikusita Zarautzeko emaitzak ere onak izan litezke,hurrengo astelehenean berriak jasoko dituzue.

Oharra:emaitza guztiak ikusteko, igeriketako atala sakatu eta bertan aurkituko duzue.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, [2011/08/02] 13:50etan
 

Españako Junior Txapelketa - Mallorca 2011/15/16/17

Asteartea, [2011/07/12] 14:39etan adminalona
Inprimatu PDF fitxategia

Aste honetako eguakotza,zapatua eta domeka,Mallorcan,Españako Junior txapelketa ospatuko da.Aloña Mendiko,Bergarakoa den Jon Mujikak parte hartuko du.

Negu partean bere partaidetza ona izan zen baina uda partean proba bat egin beharrean hiru probatan parte hartuko du (50/100 eta 200 m.bizkar).

Entrenamientoak ikusita bere emaitza onak izango direla somatzen da eta helburu horrekin joango da.

Datorren astean berriak izango dituzue.

Zorte on Jon.

 

Txnatxiku Saria XXV.urteurrena

Osteguna, [2011/06/16] 21:13etan adminalona
Inprimatu PDF fitxategia

Urteroko moduan Txantxiku saria ailegatu da,Gipuzkoako 10 taldek parte hartuko dute Zubikoako igerilekuan,ekintza arratsaldeko 15.30etan hasiko da.

Attachments:
Download this file (Txantxiku 250001.jpg)Txantxiku 250001.jpg[ ]
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL