Gune pribatua





Gimnasia historia

Inprimatu PDF fitxategia

Bost urtetik hamalau bitartean aritzen dira aixkomentean neska gazteak kirol hau egiten. Aloña Mendik parte izan du Gipuzkoa mailako lehiaketetan, baina ez beti, maila lortu baino lehen neska gehienak utzi egiten baitute. Beraz, zaletasun hutsagatik aritzen direla esan daiteke, konpetizio zentzu handirik gabe. Kirolari bakoitzak hilero hainbesteko kuota txiki bat ordaintzen du, entrenatzailearendako.

Kurtso bukaeran erakustaldi bat egiten dute Zubikoan, aurrerapenak ikusleei erakutsi asmoz. Irailetik Ekainera entrenatzen dira Zubikoa Kiroldegian, astean pare bat aldiz, eta neskatilen gurasoek hartzen dituzte zuzendaritza eta lan ardura guztiak, entrenatzailearekin elkarlanean.

Kirol honen modalitateen artean, honako hauek aurki ditzakegu: esku librea, soka, baloia, uztaia eta mazak. gehienetan kirolariak modalitate denetan trebatzeko ahalegina egiten dute, eta entrenamenduak zein emanaldiak musikaren erritmora izaten dira.