Zona privada





Karate historia

Karate Saila 1994an sortu zen.Gaur egunean Alberto Lera entrenatzailearen ardurapean Zubikoa kiroldegian entrenamenduak egiten dira.

Kirolari bakoitzak hilero kuota txiki bat ordaintzen du . Gaur egun astean hiru egunetan aritzen dira entrenatzen (18:00h -19:00h; 19:00h-20:00h eta 20:00h-21:00h ) gaztetxoak eta nagusiak ( zortzi urtetatik aurrera ). Hortarako prestatuta dagoen tatami batean (Dojo) Karate ( Shotokan estiloa ) eta Goshin( defentsa pertsonala ) ematen dira.

Emanaldiei buruz, Oñatin bat antolatzen dituzte urtero, inguruko herritakoei gonbidapena luzatuz, eta beste bospasei alditan kanpora ateratzen dira. Erakustaldi hauek gerrikoaren kolorea hobetzeko balio izaten dute, konpetizio zentzua izan barik. Nagusiak eta gaztetxoak hartzen dute parte lehiaketetan, Gipuzkoa zein Euskadi mailan.