Zona privada





Espeleologia lan eremua

Imprimir PDF

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak diharduen lan eremua Aizkorri mendikatean dago. Aizkorri, Gipuzkoa hego ekialdean eta itsasotik 35 kilometrotara kokatzen den 120 km²-ko azalerako mendikatea da. Bere mugek, bost udalerri  barne hartzen dute, beraien artean Oñati.

Oñati, 1845ean Gipuzkoako udalerri aldarrikatu zen. 10.000 biztanle baino gehiagoko herria da eta bere bailara handienak eta biztanleri gehien hartzen duen zatia Aloña mendizerraren azpiko aldean kokatua dago. Haranaren behekaldean izan ezik, gora-behera handiko topografia malkartsua dauka Bailara honetara Arantzazuko eta Araotzeko errekak jaisten dira, hauek dira Aizkorriko morfologia karstikoan parte-hartze zuzena duten bi faktoreetarikoak.

Aizkorri mendikatearen barruan beste sei unitate edo mendizerra daude (Zaraia,Aloña, Aizkorri, Altzania, Urkilla eta Elgea), hauen artean lau dira morfologia karstikoa dutenak. Lan eremu hauei beste paisai bat gehitzen zaio, arroilez  osatutako Arantzazu eta Araotz erreka. Zonalde karstiko hauetan 708 aitzulo ikustatuak izan dira: beraietatik 330 kobak dira, 285 leizeak, 46 urzuloak eta 54 urbegiak.

Edonola, lau lan eremutan bana ditzakegu aipaturiko zonaldeak. Banan-bana deskribatuko ditugu jarraian.

 


Lau lan eremuak hauek dira:

1- Altzania: Deguria-Orkatzategi mendizerrak.
2- Arantzazu-Arrikrutz-Gesaltza bailarak.
3- Aloña mendizerra.
4- Aizkorri-Zaraia: Urbia-Aizkorri.

 



1- Deguria-Orkatzategi:Andarto-Kurtzeberri-Orkatzategi karst-a osatzen duen lan eremua da.  Bertan depresio gune batzuk ageri dira; Deguria, Alabita, Alabita-txiki... eta mendi karstikoak: Andarto, Kurtzeberri, Orkatzategi...  Gaur egun 16 km²-ko azalera batean 278 aitzulo ageri dira, beraietatik 35 Besaide Espeleologia Taldeak ikertuak dira. Leizezulo hauen artean Gipuzkoako bigarren leize sakonena agertzen zaigu: Gaztelu 1, -520 metro. 



2- Arantzazu-Arrikrutz-Gesaltza: Eremu honen barnean bi zati bereizten ditugu: Arantzazuko karsta deritzona eta Gesaltza-Arrikrutz multzo karstikoa. Lehenengoaren barruan 2,2 km²-ko zonalde batean 93 leizezulo ikustatu ditugu, beraz honek suposatzen du 33,18 aitzulo/km²-ko. Bigarrenak, 14 ilometrorekin, Gipuzkoako konplexu karstikorik luzeena dugu eta Euskal Herrian seigarrena. Sistema hau honako fenomeno espeleologikoez osatua dago. Gesaltzako lizuna, Arrikrutzeko koba, Jaturabeko urbegia, Txintxin edo Troska koba eta Nardakosteko koba 1. 


3- Aloña mendizerra: 6 kilometrotako mendizerra da eta bertan 45º-ko okermenduak dituen kareharri aldeak ditu. Zulorik handienak Katabera deitzen diogun aldean daude. hala ere, iparraldeko aldapan  leizezulo sakabanatu gehiago agertzen dira. 





4- Urbia-Aizkorri: Gipuzkoako mendi altuen zonaldea da; Aketegi (1477 m), Aizkorri (1528 m), Aitxuri (1551 m)... Aizkorriko mendizerrak 3,2 km ditu, honi Zaraiako zonaldea gehitu beharko diogu. Aizkorriko lekurapen honetan Oltza eta Urbiako zelaiak ageri dira, hauek eremu karstiko zabala osatzen dute. Altzanian aldiz leizezulorik nabarmenena eta gehien ikustatuena turismo aldetik  “La Lece” deritzona da, bertan kainoi jeitsiera egin ohi delako.