Aurrez Aurre...IMANOL CECIAGA-rekin

Martes, 15 de Enero de 2013 10:02 Aratz Losada
Imprimir PDF

alt

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako bigarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista IMANOL CECIAGA izango da. Hona hemen, antolatzaile arrasatearrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

 

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Imanol
Abizenak: Ceciaga Goyena
Jaoitze data: 1990ko urriaren 5ean
Jaioterria: Arrasate

Dorsala: 5
Postua: Antolatzailea
Altura: 1,88 m
Pisua: 71 kg



1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

Nire lehen oroitzapenak aitarekin dira, gogoan daukat etxe azpiko saskian orduak eta orduak pasatzen genituela. Dena den, praktikatu nuen lehenengo kirola futbola izan zen, nire amak errealitatea zein zen erakutsi zenidan arte (pakete hutsa nintzela esan zidan). Horregaitik saskibaloian hastea erabaki nuen.

Gezurra dirudien arren, Iagoba Gamarra izan zen nire lehenengo entrenatzailea. Zeinek esango luke orduan bere taldekidea izango nintzenik!! Argi dago ez zidala bera bezala jaurtitzen irakatsi…zoritxarrez.



2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Ikusi dudan jokalaririk aipagarriena eta nire idoloa dudarik gabe, Jason Williams (chocolate blanco) da. Hau irakurtzen duzuenei gomendatzen dizuet youtuben bere bideo ezberdinak bilatzea. Bestalde, sekula ikusi dudan jokalaririk onena Allen Iverson izan da.



2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez naiz oso maniatikoa egia esateko, baina partidu txar bat jolasten dudanean, erabili ditudan galtzerdiak ez ditut berriro ere erabiltzen.



3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

RAP-a entzutea gustatzen zait, normalean amerikarra. Adibidez, Gorka Kintana eta biok Oñatira partidutara joaten garenean, nik egindako CD bat entzuten dugu partidura motibatuta heltzeko.



4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Momenturik onenak, juniorra nintzenean Gipuzkoako txapelketako finalerditan kategoriako ekiporik gogorrenari irabaztea eta Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketa jolastea. Horiek izan dire dudarik gabe nire ibilbideko momenturik onenak

Txarrena berriz, Gipuzkoako txapelketa berdinean, finalean puntu bakarratik galtzea izan zen. Nik azkeneko segundoan irabazleak egingo gintuen jaurtiketa huts egin nuen gainera. Juniorretan jolastu nuen azkeneko partidua izan zen eta malkoak eta dena bota nituen bertan, oso markatuta daukat momentu hura.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Natra Oñatiren zaleek ekipoarekin bi astetik behin gozatzea, eta orain arte gertatu den moduan, harmailak beteta ikustea. Eta eskatzekotan, nire bihotzeko ekipoak,(Oñatiren ostean noski) Bilboko Athletikek aurreko urteko pozak ematea, nahiz eta zaila izango den.

Última actualización el Lunes, 21 de Enero de 2013 17:55
 

GOI MAILAKO SASKIBALOIA BUELTAN DA

Sábado, 12 de Enero de 2013 11:30 Aratz Losada
Imprimir PDF

Saskibaloi zaleei luze egingo zitzaien seguraski EBA mailako gabonetako atseden hau. Ia hilabete luzez -abenduaren 15etik-, geldi egon baita txapelketa. Dena den, gabonetako atsedenaldia atzean utzita, kirol urte berria gaur bertan estreinatuko du Natra Oñati Aloña Mendi taldeak. Ligako 9. jardunaldi honetan, Megacalzado Ardoi talde Nafarraren aurka jokatuko dute Eneko Blancoren mutilek. Hitzordua, arratsaldeko 18:00 izango da Zubikoako Kiroldegian.

alt

Hilabeteko geldialdi luze bat igaro ostean, goi mailako saskibaloi gosez izan dira Oñatin eta gose hori asetzeko aukera ezinhobea izango dute gaur arratsaldean Natra Oñatiren jarraitzaileak. Izan ere, Abenduaren 8az geroztik, ez baitute beraien taldea zuzenean ikusteko aukera gehiagorik eduki. Orduko hura oso ondo amaitu zen. Etxeko azken partiduan, oñatiarrek Goierri taldea goitik behera menderatu zuten (88-73) eta bide batez, agur bikaina eman zioten Zubikoan 2012 urteari. Baina hori ez zen pasaden urteko azken partida izan derbia irabazi ondoren, abenduaren 15ean, Valladoliden ere garaipen handia lortuta (62-81) era ezin hobean agurtu zuten eta Aloña Mendiko historia liburuetan gordeko den 2012. urtea.

Dena den, iraganean egindakoaz bizitzerik ez dagoenez, orainera etorri eta berriz ere partidaz partida erakutsi beharko du, inoiz baino gehiago, talde gorritxoak lidertzan egotearen motiboa zein den. Hori da hain zuzen ere estreinatu berri dugun urte honetarako taldeak ezarri duen erronka. Iaz emandako maila berrestea hain zuzen ere. Ez da erraza izango, baina lana horretarako egiten da. Jakinekoa da askotan dinamika positibo batean sartuta egoten diren taldek, ez dutela batere gustoko horrelako geldialdi luze bat, erritmoak apurtu eta dinamikak erortzeko aukerak izaten direlako, baina hori ezeztatzea ere, beste erronka potolo bat izango da Natra Aloña Mendirentzat.

 

AURKARI GAIZTOA

Gaur arratsaldeko aurkaria, benetan arriskutsua izango da. Sailkapenari dagokionez, inungo estuasunik gabe etorriko dira naparrak oñati aldera. Are gehiago, 2012. urtean jokatu zituzten azken lau partidak jarraian irabazi zituzten eta honi liderraren etxean jokatzearen motibazio extra gehitzen badiozu, oso kontutan hartzeko taldea bilakatzen du Megacalzado Ardoi taldea. Iñigo Zabaleta kapitainak ostegunean Oñati Irratian azaldu zuen bezela "inungo presiorik gabe etorriko dira, eta horrelako taldeen aurka asko sufritu dugu aurtengo denboraldian".

Gainera ziurrenik oñatiarrekiko gogo berezi bat ere izango dute naparrek izan ere, aurredenboraldian bi aldiz neurtu zitutzen indarrak bi taldeek eta bietan, diferentzia gutxigaitik izan bazen ere, Natraren alde erori zen balantza. Izar edo zenbaki haundirik gabeko jokalariz osatutako taldea dela esaten ausartuko ginateke, baina hori da hain zuzen ere, Nafarren bertuterik hoberena; TALDEA. Plantilla oso orekatua dute eta jokalari guztiak dira kapaz errotazio minutu honak emateko.

 

ASIER DE LA IGLESIA BAJA DENBORALDI BATERAKO

Talde oñatiarrari dagokionean, baja garrantzitsu bat izango du Eneko Blanco entrenatzaileak datozen jardunaldietarako. Pasaden larunbatean, Ainhoa Lazkanoren omenezko partiduan taldeko erreferenteetako bat den Asier De la Iglesiak orkatilla biurritu zuen eta astean zehar egin dizkioten proba ezberdinek, baieztatu dute hirugarren graduko biurritu gogor bat daukala eta errekuperazio plazoek agintzen dutenez, hilabete inguru eman beharko du kantxetatik kanpo pibot Urretxuarrak (argazkian ikus daiteke Asierren orkatilaren egoera asteazkenean bertan egindako argazki batean).

Gainontzeko jokalariak zorionez, izan dituzten arazo txikietatik ondo sendatu eta gaurkoan Blancoren aginduetara izango dira. Aipatzekoa De la Iglesiaren baja, betetzeko bigarren taldeko Ibai Osa, deialdian sartu duela entrenatzaile oñatiarrak.

alt

 

BI PARTIDA JARRAIAN ZUBIKOAN

Hiru jardunaldi besterik ez dira gelditzen lehen itzulia bukatzeko eta oñatiarrek aukera ezin hobea daukate goiko postuak mantendu eta posible izanez gero, bigarren eta hirugarren sailkatuekiko diferentzia areagotzeko. Datozen bi jardunaldiak etxean jokatuko baititu Ardoi eta UPV taldeen aurka. Lehen itziliko azken partidua berriz, kantabria aldean izango da Pas Pielagosen aurka. Beraz, berriz ere kantxa faktorea oso garrantzitsua izango da datozen bi aste hauetan. Orain arte bezela zaleek ere bere garrantzia izango dute bereziki etxeko bi partidu hauetan. Inork ez dauka zalantzarik eta gaurkoan ere seigarren jokalari horren presentzia ezinbestekoa izango da garaipena lortzeko.

 

AUPA ALOÑA!!

Última actualización el Miércoles, 16 de Enero de 2013 17:47
 

Aurrez Aurre...IAGOBA GAMARRA-rekin

Martes, 08 de Enero de 2013 11:16 Aratz Losada
Imprimir PDF

 

altUrte berriaren hasierarekin, hemendik aurrera asteko partiduen prebia eta kronikez gain, astero, Natra Oñati taldeko jokalari eta tekniko bana ekarriko dugu Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetara. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Dorsalaren arabera hasiko gara eta urteko lehen protagonista IAGOBA GAMARRA izango da. Hona hemen, hegaleko atxabaltarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Iagoba
Abizenak: Gamarra Iñurrategi
Jaoitze data: 1977ko martxoaren 11an
Jaioterria: Eskoriatza (baña Atxabaltarra naz....!!)

Dorsala: 4
Postua: Eskolta
Altura: 1,90 m.
Pisua: 83 kg

 

1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

9 urterekin hasi nintzen Almen Ikastolan kuadrilako lagunekin; Ander Mallabi ere handik zebilen gurekin. Hala ere, askoz lehenago ezagutu nuen saskibaloia. Nire aita entrenatzailea baitzen eta beraiekin ibiltzen nintzen aurrera eta atzera. Oroitzapen ederrak: lenengo partidua euripean Bergaran, galdu eta irabazitako hainbat partidu, Ajuria Enea ezagutu,... ILUSIOA!

2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Onena Jordan duda gabe, baina nire gustokoenak Magic Johnson eta bereziki Drazen Petrovic haundia. Taldekide bezela eduki dudan onena David Scott izan da, Arrasatera etorri zen estatubatuar bat. Ondoren eduki duen karrera izugarriagatik Jorge Garbajosa ere aipatu nahiko nuke. 

2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez dut uste oso maniatikoa naizenik gauza horiekin, nahiz eta saiatzen naizen gauza batzuk errepikatzen (partidu aurreko azken jaurtiketa librea botatzea adibidez).

3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Gure speakerrak jartzen digun edozer!  

4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Onak asko: Txikitan Espainiako txapeldun izatea, Arrasateko azken urteak, Oñatiko igoera denak...baina momentuekin baño lorpen hoiek nerekin konpartitu dituzten pertsonekin gelditzen naiz. Hala ere, une ahaztezin bat aipatu nahiko nuke: Oñatiko plazan EBArako igoera ospatzen egon gineneko eguna. Izugarria izan zen...

Txarrak: 16 urterekin orkatilan eduki nuen lesioa eta horren ondorioz pasatako 2-3 urteak. Beste oroitzapen txar bat ere baneukan baina horri eskerrak etorri nintzen Oñatira urte zoragarri hauek pasatzera, beraz jadanik ahaztuta dago.

5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Lan egin nahi duen orok lan egiteko aukera izatea baldintza duin batzutan; inguruko denak osasuna edukitzea eta noski, Natra Aloñarentzat garaipen pila bat. Ta eskatzen hasita, norbaitek bilatzen badu, nere eskumuturra bueltatzea.

 

Última actualización el Lunes, 14 de Enero de 2013 18:12
 

JULEN UMEREZ,Duranako Txapelduna...

Domingo, 06 de Enero de 2013 19:28 adminalona
Imprimir PDF

JULEN TXAPELDUN.................

alt
ZORIONAK JULEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!




Julen Umerez ha sido el vencedor en la altprueba de ciclo-cross en Durana.



Pues sí, el que lo sigue lo consigue.Después de estar realizando muy buenos puestos en la presente temporada, el equipo de Arrikrutz-Aloña mendi, está de enhorabuena,al haber obtenido la victoria del corredor cadete,Julen Umerez.

Después de completar las dos primeras vueltas en compañía de otros dos corredores, optó por escaparse y rodó en solitario, otras tres vueltas.

Pero esto no es todo, sus compañeros de equipo también hicieron una estupenda carrera.

Xabier Aiastuy entró en cuarta posición.

Ekaitz Txintxurreta lo hizo en la octava posición y Xabier Murgiondo, el veintiuno.

En la categoría de Júnior, Iker Alberdi fue cuarto y en damas Junior Maider usandizaga, también fue cuarta.

¿Que mas se les puede pedir a estos jóvenes Jabatos?

ZORIONAK ARRIKRUTZ!!!!!!!!!!
 

2012 Oñatiko kirol entrenatzaile saria Alberto Lera

Sábado, 22 de Diciembre de 2012 15:52 RICARDO ARRIZABALAGA LARRAÑAGA
Imprimir PDF

Kirolariz bete zen egubakoitz iluntzean Oñatiko udaletxeko osoko bilkuren aretoa,

amaitzera doan urtean gehien nabarmendu direnak saritu zituzten-eta.

Entrenatzaile lanagatik emandako saria Alberto Lera karatekarentzat

izan da aurten, hainbat urtetan egindako lan isilagatik.

Banakako sariak Marisol Ramos atletarentzat eta Jone Elortza

sokatiralariarentzat izan ziren.

Talde onenarena Aloñako atletismo sailarentzat –149 domina aurten–,

egindako lanaren eta lortutako emaitza onen ondorioz.

Eskola Kiroleko koordinatzaile eta gurasoentzat ere saria, urteetako lanagatik.

Aipamen bereziak, azkenik, Udana Motor Taldearentzat eta AMET,

Aloña Mendiko espeleologia taldearentzat izan ziren.

ZORIONAK GUZTIOI!!!

alt

Última actualización el Jueves, 03 de Enero de 2013 13:24