Aloña Mendiko karatekak Gabonetako Infantil Kiroleskolako Txapelketan

Martes, 18 de Diciembre de 2012 17:47 RICARDO ARRIZABALAGA LARRAÑAGA
Imprimir PDF

Oso emaitzak onak Oñatiko Aloña Mendiko karatekak eskaini dutena

Gabonetako Infantil Kiroleskolako Karate Txapelketan.

Hau igande honetan ( 2012ko Abenduaren 16an )Hondarribiko Jostaldi Polikiroldegian ospatu dira.

Bertatik bat lehendabizikoa, bi bigarrengo eta hiru hirugarrengo dominak

ekarri dituzte Aloña Mendiko karatekak bai Katan eta Kumiten.

Argazkian ikusi daiteke Aloña Mendiko karatekak eta beraien entrenatzaile Alberto Lera .

alt

Última actualización el Martes, 01 de Enero de 2013 20:55
 

A COMERSE LAS UVA-s

Viernes, 14 de Diciembre de 2012 18:11 Aratz Losada
Imprimir PDF

Ezertan hasi aurretik barkamena eskatu nahi dizuegu gaurko izenburua gaztelanieraz idatzi izanagaitik. Hala ere, ezin genuen horrelako hitz jolas bat egiteko aukera alferrik galdu. Izan ere, Natra Oñati Aloña Mendi taldeak urtea bukatzeko, UVA (Universidad de Valladolid) taldeari bisita egingo dio, bihar 18:30 Valladolideko Unibertsitateko instalazioetan jokatuko den EBA mailako 8. jardunaldian.

alt

Eguberri giroan erabat murgilduta gauden honetan, geroz eta gertuago daukagu urtezahar eguna eta kirol ikuspegiari erreparo egiten badiogu, Natra Oñatiren urtezahar eguna bihar arratsaldeko eguna izango da dudarik gabe. Kirol urteko azken eguna izaki, oñatiarrak mimo handiz gertatu nahi izan dute urteko agurra eta bide batez, Valladolid-eko hamabi mahatsak nola jan beharko dituzten aztertzen aritu dira aste osoan zehar.

Ez da batere erreza izango eta jakitun dira Eneko Blancoren mutilak. Hala ere, hilabeteko atsedenaldi goxoa hartu aurretik eta bereziki historia liburuetan gordeko den urte honetako azken historioa idatzi aurretik, garaipen bat lortzea ikaragarria izango litzateke. Pasaden denboraldian UVA taldea gaindituta hasi baikenuen EBA mailako ibilbide ahaztezin hau eta aurkari berdinaren kontra irabazi eta lidertza sendotuta urtea bukatzea, oñatiko saskibaloi zale guztiei egindako opari bikaina litzateke.

 

AURKARI GOGORRA

Sailkapenean bi taldeen artean diferentzia dagoen arren, oñatiarrak kontu handiz jokatu beharko dute biharko lehian zerbait positiboa lortu nahi badute. Valladolid-eko gizonak sailkapeneko bostgarren postuan aurkitzen dira Natra Oñatik baino bi garaipen gutxiagorekin, baina bereziki etxean oso talde lehiakorra dira. Intentsitate handiko defentsako lana, kontraerasora irtetzeko erraztasuna eta saskiratze ugari lortzeko gaitasuna duen taldea da pucelako taldea (80 puntu bataz beste sartuta ligako talderik saskiratzaileena da). Kontrapuntu bezela, talde oñatiarraren sendotasuna dago. Etxetik kanporako partida guztiak irabazi ditu eta bere joku estiloa guztiz kontrakoa da. Joko geldoa, jokaldi landuagoak...

Beraz, biharko partiduko gakoetako bat jokuaren erritmoa kontrolatzea izango da. Partida azkarra eta puntu askotara badijoa, oñatiarrek gutxi izango dute egiteko. Aldiz, puntu gutxitara eta erritmo pausatuago batetara jokatzen bada, hor bai, Natrak urtea borobiltzeko aukerak izango dituela.

alt

 

GABONETAKO GELDIALDIA ETA ETORKIZUNA

Gaur iluntzeko azken lan saioaren aurretik, hasiera batean, biharko partidarako Blanco entrenatzaileak plantilla osoa bere aginduetara izango du. Xabier Odriozola lesio luze batetik dator eta ez da 100% iritsiko, baina ziurrenik bihar taldekide bat gehiago izango da. Partida honetan gertatzen dena gertatuta egoera oso onean iritsiko da taldea gabonetako atsedenaldira. Kasurik okerrenean 6-2 ko balantze batekin eta kasurik hoberenean 7-1ekoarekin bukatuko baitu urtea.

Biharko partiduaren ondoren, hilabeteko atsedenaldia izango du EBA mailak eta urtarrilaren 12 arte ez dugu jardunaldi gehiagorik izango. Hala ere bihar garaipena lortuz gero, urtarrileko partidei begira ere, beste lasaitasun bat lortuko dute izan ere, urtarrileko lehen bi partiduak Zubikoan jokatuko bait ditu talde Oñatiarrak Ardoi eta UPV taldeen aurka.

 

AUPA ALOÑA!! EGUBERRI ETA URTE BERRI ON!!


Última actualización el Miércoles, 02 de Enero de 2013 19:53
 

ZAPALGAILUA PASA DA ZUBIKOATIK GIPUZKOARREN ARTEKO DERBIAN

Domingo, 09 de Diciembre de 2012 15:24 Aratz Losada
Imprimir PDF

Natra Oñati Aloña Mendi taldeak nagusitasun handiko garaipena lortu zuen atzo, Gipuzkoarren arteko derbian. Eneko Blancoren mutilek partidu hasiera ikusgarri bati esker, kontrolpean izan zuten momentu oro norgehiagoka. Gabonetako atsedenaldirako partida bakarra falta denean, lidertzan jarraitzen du talde Oñatiarrak 6 garaipen eta porrot bakarrarekin.

alt

 

Aurreikusten zen bezela, Natra Oñati talde gehiegi izan zen Goierritarrentzat eta Chicoren mutilek ezin izan zuten ezer egin oñatiarren nagusitasunaren aurrean. Lehen laurdena ikusgarria izan zen. Denboraldiko onena agian. Oñatiarrek erakustaldi bikaina eskeini zuten erasoan eta partiduko lehen minutuetatik garbi utzi zuten garaipenak ez zuela ihes egingo Zubikoatik. Lehen laurdena bukatu orduko, norgehiagokak kolore gorrixka hartuta zeukan dogoeneko (28-10).

 

BIGARREN LAURDENEAN TXAKALALDIA

Pasaden astean gertatu bezela, berriz ere beherakada nabarmena eskeini zuen talde oñatiarrak bigarren laurdentxoan. Batez ere defentsako lanean hutsune dexente utzita, Goierritarrak pixkanaka-pixkanaka abantaila murrizten joan ziren eta 11-0 partzial bati esker, norgehiagoka hamar punturen buelta horretara hurbiltzea lortu zuten. Sentsazio gazi-gozoekin bukatu zen bigarren laurdentxoa eta Zubikoara hurbildutako zaleen burutik, duela hamabost egun  M.A. Robleda taldearen aurka gertatutakoa burutik pasa zitzaien. Hala ere, esan beharra dago atsedenaldira hamabi puntuko abantailaz joan zela partidua Oñatiarren alde (43-21).

 

ERROTAZIOAK ETA DIFERENTZIA BERRIZ ERE HANDITU

Badirudi jokalariek atsedenaldian garbi ikusi zutela hanka behin sartuta nahikoa zela eta hirugarren laurdenean berriz ere, nagusitasun handia erakutsi zuten. Batez ere lehen minutuetan, abantaila 15-20 puntura zabaldu zuten eta berau baliatuz, talde guztia rotatzen hasi zen Blanco entrenatzailea. Defentsan oso talde gogorra da Natra, baina batez ere erasoan kalitate handiko jokalariak ditu gaur egun eta bero daudenean geldiezinak direla erakutsi zuten berriz ere. Ander Garciak bere horretan jarraitzen du. Errekurtso mugagabeak ditu eta atzokoan ere txapela kentzeko zenbakiak osatu zituen (28 puntu, 9 errebote, 5 asistentzia eta 6 baloi lapurtuta 35 puntuko balorazioa lortu zuen). Nabarmentzekoa bestalde Josean Cavada Donostiarrak egindako partidua ere. Geroz eta lehiakorrago ikusten zaio azken asteetan eta garbi dago horrela dagoen egunetan maila honetako pibotik erabakiorrenetariko bat izan daitekeela (19 puntu, 7 errebote, 3 txapel eta bi birrintze ikusgarrirekin 29 puntutako balorazioa lortu zuen). Hirugarren laurdentxoa 69-48 emaitzarekin bukatu zen.

 

Hortik aurrera, sarritan gertatzen den bezela, azken laurdentxoa soberan egon zen. Natra Oñatik abantailarekin jokatu zuen eta azken minutuetako erlaxazioa baliatuz, goierritarrek markagailua txukuntzea lortu zuten. Azkenean urteko etxeko azken partiduak zapore ederra utzi zuen zaletu eta jokalarien artean. Partiduaren amaieran 88-73 markagailua ikusi zitekeen Zubikoako polikiroldegian.

alt

 

HARMAILETAKO GIROA

Gipuzkoarren arteko derbia izanik eta bi herrien arteko gertutasuna kontutan hartuta giro polita aurreikusten zen Zubikoako harmailetan eta aipatu beharra dago ez Goierriko zaleek ez eta Aloñako zaleek ez zutela hutsik egin atzokoan. Harmailak lepo bete ziren eta partiduan zehar egon zen ezberdintasuna ikusirik ere, giro ezinhobea gozatu zen harmailetan. Urretxuarrak turuta, peluka eta guzti momentu oro beraien jokalariak aupatu zituzten. Zale oñatiarrek berriz, beste erakustaldi bat eman zuten atzokoan. Partidua irabazita izanda ere, beraien jokalariak aupatu zituzten eta epaileek hartutako erabaki batzuen aurrean desadostasun handia erakutsi zuten txistu eta ohiu asko eginaz. Egia esan bi zaleen artean kirolzaletasuna nagusitu zuen eta hori ere aipatzeko kontu bat da.

Etxeko urteko azken partidua izanik, Natra Oñati Aloña Mendiko zuzendaritza eta jokalari guztiek gabon zoriontsuak eta eskerrak eman nahi dizkie zaletu guztiei eskaini dieten babesa ikaragarria izan delako. Mila esker guztioi!!

 

AUPA ALOÑA!!


Partzialak: (28-10, 15-21, 26-17, 19-25)

NATRA OÑATI: Iagoba Gamarra (8), Imanol Ceciaga (4), Ander García (28), Josean Cavada (19), Asier De la Iglesia (10), Gorka Kintana (8), Xabi Osa (3), Iñigo Biain (8), Iñigo Zabaleta, Iban Lizarralde eta Ibai Osa.

GOIERRI: De Miguel (28), Aranburu (8), Lorenzo (8), Sudupe (2), Goikoetxea (11), Linazisoro, Gomez, Saez de Cortaza (6), Antzizar, Pozo (5), Bereziartua (3) eta Lasa (2).

ESTATISTIKAK: http://competiciones.feb.es/estadisticas/Partido.aspx?p=1035288

Última actualización el Lunes, 17 de Diciembre de 2012 14:33
 

HARRI BERDINEAN ESTROPEZU EGIN GABE

Sábado, 08 de Diciembre de 2012 14:40 Aratz Losada
Imprimir PDF

Gaur arratsaldean bertan, Natra Oñati Aloña Mendi taldeak ligako 7. jardunaldiko partida jokatuko du Zubikoa kiroldegian. Arratsaldeko 18:00 hasiko den norgehiagokako aurkaria, Aluminios Fco. Alberdi-Verkol Goierri taldea izango da. Eneko Blancoren taldeak 2012. urtean etxean jokatuko duen azken lehia ofiziala izango da.

alt

Txapelketa eta lehiaketa ugarik zubi hartu duen arren, EBA maila ez da geldituko Abenduko lehen asteburu honetan eta gaur arratsaldean bertan, jardunaldi berria hartuko du Zubikoa kiroldegiak. Ligako zazpigarrena izango da eta era berean Natra Oñatik zaletuen aurrean jokatuko duen urteko azken partida ofiziala. Izan ere, datorren astean Valladoliden jokatu ondoren, urtarrileko bigarren astebururarte eten txiki bat hartuko du ligak.

Denboraldi hasieran jakinekoa zen talde oñatiarrak plantilla indartsua osatu zuela, baina inork gutxik espero zezakeen horrelako denboraldi hasiera ikusgarri bat. Denboraldi laurden bat jokatu ostean, sei partiduetatik bakarra galduta ligako liderra da Blancoren taldea eta orain arte erakutsi duen nagusitasuna berretsi nahiko du gaur arratsaldeko derbian. Hala ere, gaurko partida oso kontutan hartzeko partida izango da. Izan ere, orain arte sailkapenean atzean zeuden taldeek, zailtasun ugari sortu dizkiote Natra Oñatiri. Konfidantza den, tentsio falta den... motiboa ez da garbi gelditu, baina oñatiarrek orain arte izan dituzten aurrekariak ikusirik, errespetua eta 40 minutuetan zehar nortasuna erakutsi beharko dute duela 15 egun jaso zen zartakoa berriro ere errepikatu nahi ez badute. Esan ohi den bezela, gizakia da soilik harri berdinarekin estropezu egiten duen animali bakarra; ea esaera hori ez den gaurkoan berriro ere errepikatzen. Bereziki, azken 5 urte hauetan taldea aupatzera etorri diren 500 zaletuek urtea garaipen batekin agurtzea merezi bait dute.

alt

 

TALDE IGO BERRIA

Goierri taldea, EBA mailara aurten igo berri den taldea da. Orokorrean maila honetan esperientzia gutxi duten jokalari gaztez osatzen da bere plantilla, hala ere, kontutan hartzeko jokalari bat baino gehiago topatu daitezke. Jokalaririk garrantzitsuena, inongo dudarik gabe Aitor De Miguel eskolta da. Talentu handiko jokalaria. Fisikoki oso jokalari azkarra eta barneratzeak egiteko errekurtso ugari dituena. Hala ere, jokalari honek zerbaitetan nabarmentzen badu, puntuak sartzeko gaitasunean da. Orain arte 25 puntu sartzen ari da bataz beste partiduko. Berarekin batera, Aitor Aranburu hegalekoa eta Iván Sáez de Cortazar pibotak dira taldeko pisu gehiena eramaten duten jokalariak. Orokorrean bosteko oso lehiakorra dute baina, errotazioan maila jaitsi egiten du. 

Natra Oñati taldeari dagokionez, Ales Anduaga eta Xabier Odriozola izan ezik, gainontzeko jokalari guztiak Blancoren esanetara izango dira gaur arratsaldeko partiduan. Astean zehar defentsako lanean burubelarri aritu dira beraien erasoko erreferentziak nola gelditu behar diren. Bestalde, orain dela 15 egun Zubikoan jaso zuten belarrondokoa ondo gogoan dute. Horrexegaitik, jokalari batek baino gehiagok aitortu digunez, desiatzen daude arratsaldeko partida iritsi eta bizkarrean darameten zama kendu eta bide batez zaletuekin urtea ondo borobildu nahi dute.

alt

 

SASKI ESKOLEN ARTEKO LAGUNARTEKOA

Bukatu aurretik, aipatu gaur arratsaldean 16:30 hasi eta 17:15 bitartean Aloña Mendiko Saski Eskolako neska-mutilek, Arrasateko Saski Eskolakoen aurka jokatuko dutela lagunarteko bat. Ekintza honekin, astean zehar lantzen ari diren jolasak eta kontzeptu ezberdinak praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango dute gure herriko gaztetxoek. Josu Larreategi, Baskoniako entrenatzaile ohiak gidatzen duen proiektu hau orain dela hilabete martxan jarri zen Oñatin eta hasita dauden arren, interesa duten neska mutikoek, saskibaloi sailarekin harremanetan jarrita aukera izango dute goi mailako prestakuntzan aditua den teknikari honen esanetara kirol hau ezagutzeko.

 

AUPA ALOÑA!!

Última actualización el Lunes, 10 de Diciembre de 2012 17:52
 

MENDI IRTEERA ABENDUAK 16

Viernes, 07 de Diciembre de 2012 12:11 adminalona
Imprimir PDF

ERMUA - URKO - KALAMUA - URKARREGI GAINA

Irteera Goizeko 8tan, Korreos parean

Izena emateko epea: Abenduak 13 osteguna, Aloñako tabernan

Bazkideak 9€, ez bazkideak 12€

Última actualización el Lunes, 17 de Diciembre de 2012 14:33