VIII. OÑATIKO MENDIA ETA NATURA ARGAZKI LEHIAKETA

Domingo, 30 de Octubre de 2011 07:32 adminalona
Imprimir

VIII. OÑATIKO MENDIA ETA NATURA ARGAZKI LEHIAKETA

 Zabalik da VIII. OÑATIKO MENDIA ETA NATURA ARGAZKI LEHIAKETAra aurkezteko epea

alt

Epea Azaroak 20an itxiko da.

Aurten dijitalera pausoa eman dugu eta aurkezteko era aldatu egin dugu.  www.concursosdigitales.com web orria erabiliz

Aloña Mendi taldeko mendiko sailak antolatua, Oñatiko Udala eta Osi kirolak-en laguntzarekin.

Oinarriak

  • Adin nagusiko edozein zaletuk hartu dezake parte.
  • Gaiak:
    • A: Mendia eta natura. Alpinismoa, eskalada, mendi paisaia, natura... Ez da txoria bere habian erakusten duen argazkirik onartuko.
    • B: Denuntzia edo salaketa. Gizakiak ingurumenean egindako kalteak...
  • Gehienez 3 argazki aurkeztuko dira pertsonako eta gai bakoitzeko. Ez da aurreko edizioetan aurkeztutako argazkirik onartuko.
  • Parte hartzaile batek gehienez sari bakar bat irabaz dezake gai bakoitzeko. Oñati saria gai berean beste saririk jaso ez duen oñatiar batek irabazi ahal izango du.
  • Aukeratutako argazkiak antolakuntzak bere publikazioetarako erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izenaz lagunduta.

Sariak

  • A gaiean:
    • 1. Saria:                                                               250€
    • 2. Saria:                                                               150€
    • 3. Saria:                                                               100€
    • Oñati Saria:                                     OSI Kirolaken 100€-ko balea
    • Mendiko aktibitatea islatzen duen argazki onena:     200€
  • B gaiean:
    • 1. Saria:                                                               250€
    • 2. Saria:                                                               150€
    • 3. Saria:                                                               100€
    • Oñati Saria:                                     OSI Kirolaken 100€-ko balea

Parte hartzea

  • Partehartzea doakoa da, eta Internet bidez egingo da, bertako argibideak argibideak jarraituz: www.concursosdigitales.com
  • JPG formatuan aurkeztuko dira argazkiak, sRGB espazioan eta honoko neurriekin: horizontala bada 1024 pixeleko zabalera, eta bertikala bada 768 pixeleko altuera. Fitxategia 800Kb baino txikiago izango da.

Epaia

  • Argazki munduko 3 adituk osatuko dute epaimahaia.
  • Hasera batean, 44 argazkiren aukeraketa egingo du epaimahaiak. Hauen egileei bereizmen handiko fitxategi digitalak eskatuko zaizkie emailez, berauek argazki paperean inprimatu eta 40x50cm-tan enmarkatzeko. Argazki guzti hauek erakusketan izango dira.
  • Inprimatutako argazkien artetik sarituak aukeratuko ditu epaimahaiak. Ezingo da erabakiaren aurka jo.

Epeak

  • Azaroak   20 : Lanen jasotze epea itxiko da.
  • Azaroak   25 : Argazkien aukeraketa.
  • Abenduak   9 : Argazki sarituen epaia emango da.
  • Abenduak  16 : Sari banaketa eta erakusketaren irekiera Oñatiko kultur etxean, 19:00etan.
  • Urtarrilak 8 : Erakusketa itxiko da.
Attachments:
Download this file (2011 Bases Castellano.doc)2011 Bases Castellano.doc[2011 Bases Castellano]
Download this file (2011 Oinarriak euskeraz.doc)2011 Oinarriak euskeraz.doc[2011 Oinarrik euskeraz]
Última actualización el Lunes, 11 de Junio de 2012 09:09