OÑATIKO PROBA

Osteguna, [2011/01/13] 17:25etan adminalona
Inprimatu

Abenduan 18an, goizean jokatu zen proba, eta 72 ziklistak parte hartu zuten. 2,5 kilometroko ibilbideari egin zioten aurre. "Teknikoa, lokaztua eta gogorra" dela esan ziguten hiru irabazleek. Txirrindulari Saila oso pozik gaude, 43 urte eta gero, parte-hartzaileek egindako lanarekin eta ikusleen erantzunarekin.

10:00etan egin zuten kadete mailako lasterketa. 18 ziklistak hartu zuten irteera, eta Beasaingo Alea Aranburu izan zan azkarrena. Bestalde, gazte mailakoen artean, Mikel Aristi bergararra izan zan irabazlea. Lehia estua izan zuen Jonathan Bilbaorekin, baina azken itzulian indartsuagoa izan zen. Gazte mailan, 20 zikliar lehiatu ziren. Azkenik, master mailan Sergio Sordo kantabriarrak menderatu zuen gainerako 33 txirrindulariak hasieratik bukaerara. San Martingo ermitaren aurrean egin zen sari banaketa ekitaldia.

ZIKLO_OATI_31

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, [2011/01/13] 18:47etan